Europako geltokia (Gasteiz)

Gasteizko tranbiaren geltokia

Europa Gasteizko tranbia geltokia da, Arabako Gasteiz hiriburuko Koroatzea auzoan kokatuta dagoena, Gasteiz hiribidean kokatua dago, Europa Biltzar Jauregiaren alboan.

Europa
Geltokiko nasa eta trenbideak
Map
Lineak
Honduras    Antso Jakituna
Honduras    Antso Jakituna
Kokapena
HelbideaGasteiz hiribidea, 76; 01009
UdalerriaGasteiz,  Araba
Geltokiaren datuak
Irekiera2008ko abenduaren 28a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTran  Ibaiondo Unibertsitatea
  Abetxuko Florida
TUVISAL1 L5 L8

Geltokia Euskotren Tranbiak operatzen zu eta 2008ko abenduaren 28a inauguratu zen.

Historia aldatu

2008ko abenduaren 28an ireki zen, Gasteizko tranbiaren Erdiguneko eta Lakuako adarrak inauguratzearekin batera, alegia, Angulema eta Ibaiondoko geltokien arteko tartea. 2009ko uztailaren 10ean, tranbiaren bigarren linea ireki zenean, estazio hori Abetxukurako adarreko lineekin ere lotu zen[1]

Tranbiaren hegoaldeko luzapen lanak zirela eta geralekua itxiarazi zen 2019ko abuztuaren 12tik urte bereko irailaren 1.ra arte. Egun horien artean Angulemako geltokia eta Unibertsitatearen arteko tranbia adarraren lotura gauzatu zen.[2]

Epealdi berean, geralekua egokitu zen Euskotren Tranbiak Gasteizko tranbiarentzako eskatutako 44 metro luze diren tranbia unitate berriak jaso ahal izateko. Hala, markesinen albo baikotzean 1,8 metroko igarobide librea utzi da, bloke teknikoak birkokatuz eta markesinaren gainerako elementuak egokituz, eta nasak luzatu dira.[3]

Sarbideak aldatu

    Gasteiz hiribidea, 76

Geltokia aldatu

Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik
    Antso Jakituna eta Unibertsitateraino /     Antso Jakituna eta Floridaraino
    Honduras eta Ibaiondoraino /     Honduras eta Abetxukoraino
Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik

Konexioak aldatu

  TUVISA - Europa
Jatorria Aurrekoa Linea Hurrengoa Norakoa
Nafarroako Erregeak 19 Gasteiz 54 L1 Gasteiz 86 Nafarroako Erregeak 19
Bruselas / Elorriaga Atea Gasteiz 93 L5 Gasteiz 73 Bremen 15
Intermodal Gasteiz 93 L8 Gasteiz 73 Intermodal

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Parlamento será parada final del tranvía desde el 12 de agosto. Noticias de Alava» Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).
  2. (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2020-02-14). «Vitoria estrena la ampliación del tranvía y espera a los trenes extralargos» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  3. Irekia. «Irekia - Vitoria-Gasteizko tranbiaren hegoaldeko luzapenaren lanek behin betiko faseari ekingo diote» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu