Euritmia edertasuna bilatzeko gorputza mugitzea modu harmoniatsuari deitzen zaio. Mugimendu horiek gogo aldartearen adierazpenak izan daitezke eta, ondorioz, espresiobide bat izan daiteke. Literalki elementuen harmonia esan nahi du hitz honek, lan plastikoaren edo musikalaren proportzioen harmonia.

Euritmia saio bat.

Euritmia arkitekturan aldatu

Arkitekturan kontzeptu antropomorfikoa dago, hau da, eraikuntzek giza gorputzaren proportzioak islatu behar dituztela. Marco Vitruvio Polionek, arte klasikoaren teorikoa, monumentu batean zera eskatzen zuen: ordena, antolaera, euritmia, simetria, itxura eta antolaketa.

Euritmia antroposofian aldatu

Honekin lotuta Rudolf Steiner filosofo austriarrak, Marie von Sivers emaztearen laguntzarekin, hitza bere interesaren arabera moldatu zuen. Euritmiaren kontzeptua haren pentsamenduaren barruan kokatu zuen, antroposofia barruan, arte bat bezala definituz. Steinerren arabera, euritmiak, mugimenduaren bitartez, gorputzaren mugimenduaren bidez, giza gorputzaren barruan hitzaren eta musikaren bidez azaltzen dena erakusten du baina espazioan begien bistakoa bihurturik. Planteamendu horretan euritmia ez da koreografia hutsa, gizakiaren ariman aurki daitekeen errealitatearen azalpena baizik. Horrela euritmia terapeutikoki erabil daiteke eta, ondorioz, eszenatokietan batera medikuntzan eta eskolan erabili izan da, arlo horietan terapia artistiko moduan.[1] Esaterako Waldorf hezkuntzan haurrek euritmia egiten dute.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Steiner, Rudolf, An Introduction to Eurythmy: Talks Given Before Sixteen Eurythmy Performances , ISBN 0-88010-042-7

Kanpo estekak aldatu