Eumenes III.a (antzinako grezieraz: Εὐμένης Γʹ), jatorrian Aristoniko (antzinako grezieraz: Ἀριστόνικος) deitua, Pergamoko tronurako erregegai bat izan zen.

Eumenes III.a

Bizitza
Jaiotza?
HeriotzaErroma, K.a. 129 ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
AitaEumenes II.a
Anai-arrebak
LeinuaAtalidar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Pergamoko azken erregea izan zen Atalo III.a hil zenean, K.a. 133a, bere erresuma Erromatar Errepublikari eman zion. Baina, erromatarrek, Pergamorekiko zituzten eskubideak baliatzen denbora asko eman zutenez, Aristonikok, Pergamoko aurreko errege bat izan zen Eumenes II.aren ezkontzaz kanpoko semea zenak, botere hustasuna, tronua aldarrikatzek probestu zuen, Eumenes izen dinastikoa hartuz.

Hasieran, greziar hirien askatasuna aginduz babesa lortzen saiatu zen. Honek huts egin zuenean, barne laguntza bilatu zuen, esklabo eta mirabeentzako askatasuna aginduz. Ez dago argi ze puntutaraino izan zen iraultzaile sozial bat, edo soilik tronurako arerio dinastiko bat. Blosio Kumasekoa elkartu zitzaion, Tiberio Grakoren alde ere egin zuen estoiko bat, eta Misian, Heliopolis, "eguzkiaren hiria" izeneko estatu bat sortzea agindu zuena, non guztiak askeak izango ziren.

Eumenesek, atalidar errege flotarekin, Itsaso Beltzeko itsasarteetatik Kariarainoko kostaldea okupatu zuen, pirata bezala arituz.

Bere aurka bidali zen lehen armada, K.a. 131n, Publio Lizinio Kraso Dives Muzianoren zuzendaritzapean zegoen, garaitua eta hila izan zena. Orduan garaitu zuten efesoarrek Eumenes lehen aldiz euren flotarekin, barnealderantz atzera egitera behartuz, non heliopolistar tropa bat bildu zuen (Heliopolis estatuko biztanleak.

Baina, Eumenes, K.a. 129an garaitu eta harrapatu zuen K.a. 130ean Asiako kontsul izan zen Marko Perperna zuzendutako erromatar armada batek. Eumenes errenditu ondoren, preso bezala parte hartu zuen Erromako garaipen desfilean, eta, ondoren, exekutatua izan zen.