Eugeniusz Frankowski (Siedlce, 1884ko azaroaren 21a - Poznań, 1962ko otsailaren 8a) poloniar arkeologoa, etnografoa, iberista, euskalaria eta museologoa izan zen.

Eugeniusz Frankowski

Bizitza
JaiotzaSiedlce1884ko azaroaren 21a
Herrialdea Polonia
HeriotzaPoznań1962ko otsailaren 8a (77 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Maria Frankowska (en) Itzuli
Marta Rzewuska-Frankowska
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta arkeologoa
KidetzaLwów Scientific Society (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Siedlceko gimnasioan ikasi zuen. Eskolatik egotzi zuten polonierazko hezkuntzaren alde borrokatzeagatik. Żytomierzeko gimnasiora aldatu zuten, baina berriro ere ikastetxetik kanporatu zuten 1905eko Poloniar Iraultzan parte hartzeagatik. 1907an, azkenik, unibertsitaterako sarbide probak gainditu zituen Siedlceko gimnasioan. Urte berean ere, Natur Zientziak eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen Jagellondar Unibertsitatean. 1911 eta 1914 bitartean eta 1921tik 1922ra Jagellondar Unibertsitateko Antropologia Katedrako urgazle egon zen. 1921an Arkeologian eta Antropologian doktoratu zen Włodzimierz Demetrykiewicz irakaslearen gidaritzapean. 1922an etnografia eta etnologia irakasle izateko habilitazioa lortu zuen Varsoviako Unibertsitatean Ludwik Krzywicki irakaslearekin. Bertan irakatsi zuen 1922tik 1928ra. 1926an ezohiko irakasle izendatu zuten, eta 1948an etnografia eta etnologia ohiko iraskasle Poznańgo unibertsitatean.

1921tik 1939ra Varsoviako Etnografia Museoko zuzendaria izan zen. Bere zuzendaritzapean museoa jarduera hezigarriekin engaiatu zen. Alta, Bigarren Mundu Gerra zehar, museoaren gordailua erabat suntsitu zen. 1939 eta 1944 bitartean Poloniako etnografia, etnologia orokorra eta museologia irakatsi zituen ezkutuan. 1944ko azaroaren 1etik 1945eko martxoaren 30era geografia eta aritmetika irakasle egin zuen lan Kuarteletako Nekazaritza Eskolan.

Ikerketa etnografiko eta antropologiko ugari egin zituen Polonian eta Europan zehar. Euskal Herriko ikerketa etnografikoari eta museologia etnografikoari ekarpenak egin zizkien.[1] Hainbat ikerlan argitaratu zituen, horietatik batzuk gaztelaniaz, frantsesez, portugesez eta alemanez.

Erreferentziak aldatu

  1. Tubia, Iker. (2014ko maiatzaren 13a). «Frankowskiren irudi galduak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 13a).