Eugene Richards

argazkilari estatubatuarra

Eugene Richards (Dorchester, 1944ko apirilaren 25a) estatubatuar argazkilari eta kazetaria da.

Eugene Richards

(2022)
Bizitza
JaiotzaDorchester1944ko apirilaren 25a (79 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Hezkuntza
HeziketaNortheastern University (en) Itzuli gradu : English studies (en) Itzuli
Massachusetts Institute of Technology
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, fotokazetaria, kazetaria eta dokumentalista
Jasotako sariak
eugenerichards.com
IMDB: nm0724083 Edit the value on Wikidata

Richardsek ingelesa eta kazetaritza ikasi zituen Bostongo Unibertsitatean eta ondoren argazkilaritza, Minor Whiterekin, Massachusettseko Teknologia Institutuan. Hogei urte zituela VISTA (Volunteers in Service to America) (Amerikaren zerbitzuko boluntarioak) elkarteko kide egin zen eta osasun publikoan lan egin zuen Arkansasen. Bost urtez biztanle beltzen bizi-baldintza negargarriak erakusten zituzten argazkiak egin zituen eta Few Conforts or Surprises: the Arkansas Delta (1973, Kontsolamendu edo ezusteko gutxi: Arkansaseko delta) lehen liburua argitaratu zuen. Bigarren liburua jaioterriari buruzko argazkiez osatua da, Dorchester Days (1978). Liburu hori amesgaizto baten antzekoa da azaletik bertatik hasita; hodei nuklear antzeko bat erakusten du etxe-ilara baten gainean: argazkiak oso gogorrak dira, haurtxoak garrasika, atso hilak, emakume handitua.

Richardsen liburu ezagunena, ordea, Cocaine True, Cocaine Blue izan da (1994, Kokaina egia, kokaina urdina); drogaren infernura jaitsi zen lan horretan, crack-aren mundura batez ere, eta New Yorkeko beltz eta hispaniar taldeek bizi dituzten egoerak erakutsi zituen. Azken liburua American We (1994) izan da, Estatu Batuetako bizimoduari buruzkoa. Richards Magnum agentziako kide izan zen (1994an utzi zuen) eta Life aldizkariko lankide. Zortzi liburu idatzi ditu eta hainbat sari irabazi (International Center for Photography, Eugene Smith saria, etab.). Richardsek eztabaida sortu izan du, eta beltzen inguruko erreportaje baten ondorioz, esate baterako, estremista zuriek erasotu zuten. Lehenengo emazteak, Dorothea Lynchek, bularreko minbizia izan zuen, eta Richardsek haren eritasunaren egunkaria idatzi zuen argazkiez hornitua. Emaztea hil eta hiru urtera Exploding into Life (1986) argitaratu zuen.

Magnum Photoseko eta VII Photo Agencyko kide izan da. Egun, New Yorken bizi da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu