Eudoxia Komnena (grekoz: Ευδοκία Κομνηνή, Eudokia Komnēnē ) (1150 / 11521203), noble bizantziarra, Maria Montpellierrekoaren ama eta Jaime I.a Aragoikoaren amona. Alexio Komneno eta Maria Dukasren alaba, Joan II.a Komneno Bizantzioko enperadorearen birbiloba da[1]. Ana Komnenoren ahizpa.

Eudoxia Komnena
Bizitza
JaiotzaBizantziar Inperioa, 1162
Herrialdea Bizantziar Inperioa
Heriotza1203 (egutegi gregorianoa) (40/41 urte)
Familia
AitaIsaac Komnenos
AmaIrene Diplosinadena
Ezkontidea(k)William VIII of Montpellier (en) Itzuli  (1179 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak

Familiaren jatorria aldatu

Isaak Komnenoren eta haren bigarren emazte Irene Synadeneren alaba. Beraz, Emanuel I.a Komneno enperadorearen iloba zen.

Biografia aldatu

Eudoxia Komnena 1174an Proventzara bidali zuen bere osaba Emanuel I.a Komneno Trebisondakoak, Alfontso II.a Aragoikoarekin ezkontzeko[2]. Baina harengana iritsi zenean, bera eta bere sekitoa ohartu ziren erregea Antsa Gaztelakoarekin ezkonduta zegoela. Egoera horren aurrean, Gilen VIII.a Montpellierrekoarekin ezkondu zen 1179. urtean[3], eta Montpellierreko herritar guztiek zin egin zuten lehen semea, gizon zein emakume izan, Gilen VIII.a Montpellierrekoaren ondorengoa izango zela Montpellierreko jaurerrian. Horrela, 1181 edo 1182 inguruan, Maria Montpellierrekoa jaio zen. 1187. urtean, Gilen VIII.a Montpellierrekoa dibortziatu egin zen, gizonezko bat nahi zuelako, eta Eudoxia Anianeko monasteriora bidali zuten[3]. 1203an hil zen bertan.

Eudoxia Komnena trobadoreen kulturan[4] aldatu

Pèire Vidal trobadoreak esan zuen Alfontso II.a Aragoiko erregeak nahiago zuela Antsa Gaztelakoa gaztelau gizajoa, Emanuel I.a Komneno Trebisondakoa bizantziar enperadoreak bidalitako "urre-gamelua" baino.

Fulko Marseillakoa eta Giraut Bornelhkoa trobadoreek enperatriz-titulua eman zioten (okzitanieraz: emperairitz), eta ekialdeko enperadorearen alaba zela esan zuten. Horren ondorioz, autore modernoek gaizki-ulertu bat eragin dute bere familia-jatorrian. Beste trobadore batzuek, hala nola Gilen Puèglaurençkoak, Emanuel I.a Komneno Trebisondakoa enperadorearen iloba bezala identifikatu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. «Byzant 1» genealogy.euweb.cz (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  2. Stiernon, Lucien. (1965). «Notes de titulature et de prosopographie byzantines. Sébaste et Gambros» Revue des études byzantines 23 (1): 222–243.  doi:10.3406/rebyz.1965.1349. (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  3. a b Dom Claude Devic et Dom Joseph Vaissète (dir.), Histoire générale de Languedoc, Volume: VI , Toulouse, édition Privat, 1872 (1re éd. 1745). Eudoxia Komnena zazuztu eta Antsarekin ezkontzen da Gilen VIII.a, Livre XX, IV.
  4. Vajay, In memoriam Szabolcs de. «Eudocie Comnène, l'impératrice des troubadours» Genealogica et Heraldica. 14th International Congress of Genealogical and Heraldic Studies 1980 (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).

Kanpo estekak aldatu