Etxe Bihurria (ingelesez: Crooked House) Agatha Christiek idatzitako eleberria da. 1949an argitaratu zen. 2018an euskarazko itzulpena argitaratu zuen Igela argitaletxeak.

Etxe Bihurria
Datuak
IdazleaAgatha Christie (1949)
Argitaratze-data1949ko martxoa
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaCrooked House
ArgitaletxeaDodd, Mead & Co. (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Euskaraz
IzenburuaEtxe Bihurria
ItzultzaileaAinhoa Eder Zabala
Argitaratze-data2018
BildumaEnigma
Orrialdeak301
ISBN9788494620751

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Leonides familiako hiru belaunaldi elkarrekin bizi dira, Aristide patriarkaren hegalen pean. Aristide hilda agertzen da eta senide guztiek daukate eragingarri bat hura hiltzeko; inork ez du zuribide argirik. Izan ere, guztiek zekiten Aristidek begi-zainketarako erabiltzen zuen botikak pozoi hilgarri bat zeukala, seme-alaba eta biloben aurrean hark halaxe azaldu baitzien.

Pertsonaiak aldatu

  • Aristide Leonides: Familiako patriarka, oso gizon aberatsa. Esmirnan jaioa, Londresera joan zen bizitzera, 24 urte zituenean. Pozoituta erail dute, 87 urte dituela.
  • Charles Hayward: Narratzailea, Sophia Leonidesen senargaia.
  • Sophia Leonides: Aristideren biloba, Philip eta Magdaren alaba.
  • Brenda Leonides: Aristideren bigarren emaztea; duela hamar urte ezkondu zen berarekin, 24 urte zituela. Senide guztiek gorrotoa diote.
  • Roger Leonides: Aristideren lehenengo semea.
  • Clemency Leonides: Roger Leonidesen emaztea; zientzialaria.
  • Philip Leonides: Aristideren bigarren semea.
  • Magda West: Philip Leonidesen emaztea; antzezle kaskarra.
  • Edith de Haviland: Aristideren lehenengo emaztearen (Marcia) ahizpa ezkongabea; ahizpa hiltzean leonidestarren etxera joan zen bizitzera, ilobak zaintzearren.
  • Eustace Leonides: Aristideren biloba, Sophiaren 16 urteko neba.
  • Josephine Leonides: Aristideren biloba, Sophiaren 12 urteko ahizpa.
  • Laurence Brown: Eustaceren eta Josephineren irakaslea; Brendarekin maiteminduta dago.
  • Janet Rowe (Nanny): Leonidestarren haurtzaina.
  • Taverner inspektoreburua: Scotland Yardek kasua esleitu dion ikertzailea.
  • Sir Arthur Hayward (Agurea): Scotland Yardeko komisario laguntzailea; Charles Haywarden aita.

Kanpo estekak aldatu