Dame Ethel Mary Smyth, (Londres, 1858ko apirilaren 22aWoking, Surrey, 1944ko maiatzaren 8a) Ingalaterrako konpositorea eta emakumeen sufragismoa-ren buruetako bat izan zen.

Ethel Smyth

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEthel Mary Smyth
JaiotzaSidcup (en) Itzuli eta Londres1858ko apirilaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaWoking (en) Itzuli1944ko maiatzaren 8a (86 urte)
Familia
AitaJohn Hall Smyth
AmaEmma Struth
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Music and Theatre Leipzig (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
alemana
Irakaslea(k)Carl Reinecke
Heinrich von Herzogenberg (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, libretista, orkestra zuzendaria, autobiografialaria, sufragista, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, sufragettea eta erizaina
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEmakumeen Batasun Sozial eta Politikoa
Genero artistikoaopera

ethelsmyth.org
IMDB: nm0810781 Spotify: 55kwBWuwvx5vPPvrLlF3hn Musicbrainz: 39167298-62b9-4a1c-ac0d-2c203ede6fb3 Discogs: 1917262 IMSLP: Category:Smyth,_Ethel Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Smyth Londresen jaio zen eta Leipzigen egin zituen musika ikasketak, Heinrich von Herzogenberg eta Geistinger irakasleekin. Bere lanetan sinfoniak, koral lanak, areto musika eta operak topa daitezke. Bere lan ospetsuena The Wreckers delakoa da, eta bereziena Fête Galante dela esan ohi da. Biek ere arrakasta asko izan zuten.

Bere aita militarra zen eta ez zuen alabak atzerrian ikastea nahi, baina, Alexander Ewing izeneko Army Service Corps adarreko ofizialak musika ikasgai batzuk eman ondoren, neskak gaitasunak zituela konbentzitu zuen aita. Ewing izan zen Ethelen lehen konposizio irakaslea eta honen karreran funtsezkoa; orkestrazio tratatuak irakurtzera bultzatu zuen eta Wagner, Berlioz edota Brahms konpositoreen musika erakutsi zion.

Ewing ez zen Ethelen talentua nabarmendu irakasle bakarra, George Henschel-ek bere memorietan idatzi zuen: "Ethel Smyth musikaren historiko konpositore nabarmenena eta originalena bihurtu behar zen ezinbestean".

1910ean Smyth, Emakumeen Batasun Politiko eta Sozialera batu zen (Women's Social and Political Union, WSPU), sufragioaren alde militatzen zuen erakundea, bi urtez musika albo batera utziz. Ethelen "The March of the Women" (Emakumeen martxa, 1911) emakumeen sufragio mugimenduaren ereserki bihurtu zen, nahiz eta sufragistek Cicely Hamiltonen letra abesten zuten Smythek proposaturiko hitzak abestu ordez. Emmeline Pankhurst WSPUko burukideak beste kideei protesta gisa sufragioaren kontrako politikarien etxeko leihoak apurtzeko agindu zienean, Smythek istiluetan parte hartu zuen beste 108 emakumerekin batera. Ondorioz, bi hilabetez Holowayko espetxean egon zen[1]. Thomas Beecham hara bisitatzera joan zenean, sufragistak patioan martxa egiten eta abesten topatu zituen, Smyth hortzetako eskuila batekin lehio batetik abestia gidatzen ari zen bitartean.[2]

Kausa sozialekiko konpromiso handia zuen; I. Munduko Gerra garaian Vichyko ospitalean erradiología laguntzaile moduan parte hartu zuen. Esperientzia honek ondorio larriak eragin zizkion, entzumen arazoak agertu baitzitzaizkion eta 1918ko azaroan pneumonia bikoitza eta pleuritisa jasan baitzituen, Ingalaterrara itzuli behar izan zuelarik.

 
Ethel Smyth

Bizitza pertsonala aldatu

Smythek maitale ugari izan zituen, horietako gehienak emakumeak. Harry Brewsterri, bere gizonezko maitale bakarra omen zenari, honakoa idatzi zion: "niretzat, errazagoa da nire sexu bera sutsuki maitatzea, zurea baino", eta hori "betiko puzzle" gisa deskribatzen zuen[3][3]. 71 urterekin Virginia Woolf-ez maitemindu zen.

Azken urteak aldatu

Azken urtetan bere barne-belarriak okerrera egin zuen eta musika gutxi idatzi zuen. 1891tik zituen entzumen arazoak, baina geroztik pixkanaka entzumena okerragotuz joan zitzaion eta bizitzaren amaieran zaila egiten zitzaion ingurua aditzea.

Idazketarekiko interesa piztu zitzaion azken urteetan; 1919 eta 1940 artean hainbat liburu argitaratu zituen.

Woking-en hil zen 1944an, 86 urterekin.

Operak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ethel Smyth