Eszentriko (espeleotema)

Eszentrikoak itxuraz grabitate indarraren eraginari ihes eginez sortutako espeleotema karstikoak dira. Antoditak edo heliktitak izan daitezke. Antoditak, azaleko isuriagatik eratzen dira. Aire korronteak eta ondorengo lurrunketa dauden tokietan eratzen dira. Aragonitozkoak direnean, antodita oso hauskorrak eta talde oso zuntztsuak ikus daitezke. Kaltzitazkoak direnean, adar itxura dute eta sendoagoak dira. Heliktitek, euren hazkuntzarako ura eramango duen erdiko kanal bat behar dute. Edozein norantzatan hazten dira, eta, euren eraketan, faktore askok parte hartzen dute, kristalizazio ardatzen birak, alboko poroen agerpenak (erdiko hodia eten izanagatik), ezpurutasun metaketa uraren lurrunketagatik eta aire korronteak, adibidez.

Eszentrikak Timpanogos Cave National Monumenten, AEBak

Ez dira leize askotan agertzen. Espainian, Kantabriako El Soplaon, Alacanteko Canelobreko Leizeetan, Huelvako Mirarien Leizean eta Palentziako Frantziarren Leizeaan daude. Euskal Herrian, Bizkaiko Pozalaguan.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eszentriko (espeleotema)