Estremoz Portugalgo Evorako barrutian dagoen udalerria da. 2011ko erroldaren arabera, herriak 14.318 biztanle ditu.

Estremoz
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaEvora
Posta kodea7100
Geografia
Koordenatuak38°50′32″N 7°35′17″W / 38.8422°N 7.588083°W / 38.8422; -7.588083
Map
Azalera513.8 km²
Altuera425 m
MugakideakBorba, Redondo, Évora, Arraiolos, Sousel, Fronteira eta Monforte
Demografia
Biztanleria14.318 (2011)
Dentsitatea27,87 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaEuropa Mendebaldeko Ordua
Hiri senidetuakZafra
cm-estremoz.pt
Estremozeko gaztelua.

Historia aldatu

Aintzinatik populatua izan den eremuan kokaturik dago Estremoz. Erromatarren, bisigodoen eta mairuen okupazioaren aztarnak aurkitu izan dira udalerrian.

XII mendean Geraldo "Beldurgabeak" (Geraldo Sem Pavor) Estremoz eta Évora hiri biak eskuratu zituen. Mairuek Estremoz berreskuratu zuten baina XIII mendearen hasieran berriz ere kristauen menpe gelditu zen Antso II.a Portugalgoaren eskutik. 1258an foruak jaso eta gotortu egin zen, Gaztela eta Portugalen arteko mugan kokaturik baitzegoen.

Dinis I.a Portugalgoak gaztelua eta jauregia eraiki zituen bertan eta errege familiaren egoitza ere izan zen. Bere alarguna zen Elizabet erregina bertan hil zen 1336an, baita hauen iloba zen Petri I.a ere 1367an.

Espainiarengandik askatzeko gerran (1640-1668) hainbat borroka erabakigarri izan ziren Estremozen, ezagunenak Ameixialgoa (1663) eta Montes Claros-koa (1665).

Banaketa administratiboa aldatu

Fregesiak aldatu

Demografia aldatu

Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[1]
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
10 722 8 504 16 238 20 550 23 201 18 073 15 461 15 672 14 298

Estremozeko marmola aldatu

Estremoz ezaguna da inguruan dituen marmol harrobiengatik. Mundu osoko buigarren esportatzaile handiena da, Carrararen atzetik.

Hainbat koloretako marmolak aurkitzen dira bertan, zuriak, krema koloredunak, arroxak, grisak eta beltzak. Denen artean eskaera handiena arroxak dauka, Rosa Aurora eta Estremoz arroxa izenaz ezagutzen dena.

Erromatarrek ustiatu zuten lehenengo aldiz eta Méridako zirkua egiteko erabli zuten. Portugalgo Aurkikuntzen Aroan egindako eraikin ugari ere bertako marmolaz egin ziren, hala nola, Jeronimotarren monasterioa, Belém dorrea, Batalhako monasterioa eta Alcobaçako monasterioa.

Hainbestekoa da Estremozen dagoen marmola, dena saldu ezin eta etxeak margotzeko txikitu egiten dutela.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Estremozeko gaztelua: XIII mendekoa.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu