Estremadura[1] Portugalgo mendebaldeko antzinako eskualde edo probintzia bat izan zen, Tajo ibaiaren ibarraren eta Ozeano Atlantikoaren artean kokatua. Leiria, Santarem eta Lisboa hartzen zituen. Hiri nagusiak: Almada, Barreiro, Caldas da Rainha, Leiria, Lisboa, Nazaret, Peniche, Seixal, Setubal, Sintra.

Estremadura probintzia 1936an.

Orografia aldatu

Eskualdeak lautada zabal bat eratzen du, itsas maila gainetik batez beste 200 metro dituena, batetik bestera alde handiak dituena, ordea. Zezera eta Tajo ibaiek zeharkatzen dute lurraldea.

Ekonomia aldatu

Garia eta artoa dira nekazaritzaren ekarri nagusiak. Olibondoa eta mahatsa (Torres Vedras) ugariak dira. Fraide zistertarrek indartu zuten Alcobaçako eskualdeak fruituak eta lekariak ematen ditu. Hegoaldean (Sintra) landaretza oparoa du. Itsasertzeko portuetan, arrantza egiten da. Lisboako inguruetan bakarrik dago industria (Almada, Barreiro, Seixal).

Historia aldatu

Lusitaniako probintzia erromatarreko lurralde izan ondoren, bisigodoek hartu zuten, eta Toledoko erresuman sartu zuten 569. urtean. Musulmanen eskura joan zen ondoren. Portugalgo eskualde izan da Burgundiako dinastiako errege portugaldarrek askatu zutenetik (1147). Estremaduraren historia Lisboaren historiarekin uztarturik joan da beti.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu