Estradosa (latinez extradorsum, extra kanpoaldean eta dorsum, atzealdea) ikusten ez den arkitekturako elementu baten atzeko aldea da.

Puntu erdiko arkuaren zatiak.

Arkuaren kasuan, arkugainera edo arku-kanpoaldea ere esaten zaio, arku edo ganga baten gaineko eta kanpoko plano ganbila izendatzeko erabiltzen dela. Halaber, dobela baten gainaldea ere izendatzen du, begien bistatik kanpo dagoena, eraikinaren barnean egoteagatik. Arkubarneraren kontrakoa da.

Hormaren kasuan, horma-kanpoaldea ere esaten zaio, ikusten ez den aldea izendatzeko erabiltzen dela, eskuarki eustormetan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu