Estopa rumba katalana jotzen duen musika taldea da, David eta Jose Manuel Muñoz anaiek 1999an sortua. Taldea jatorriz Cornella de Llobregatkoa da, bere familia Extremadurakoa izan arren, Zarza-Capilla herrikoa hain zuzen.

Estopa
Datuak
JatorriaCornellá de Llobregat (Bartzelona)
Musika motaRumba, Pop-Rock
Urteak1999 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Sony BMG
Taldekideak
David Muñoz Calvo
José Manuel Muñoz Calvo
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
www.estopa.com/
IMDB: nm2879624 Facebook: estopaoficial Twitter: estopaoficial Instagram: estopaoficial Spotify: 5ZqnEfVdEGmoPxtELhN7ai iTunes: 27384332 Last fm: Estopa Musicbrainz: 49fc7e46-5441-4b7e-996a-12dddf22a632 Songkick: 171194 Discogs: 589572 Allmusic: mn0000805858 Edit the value on Wikidata

Haien bost diskoetan formula berdina jarraitu dute, hainbat arrakasta eman diena: rumba zitalak eta kalekoak. Saldu dute guztira 3.100.000 baino gehiago maila nazionalean eta internazionalean (Allenrok kontuan izan gabe).

Biografia aldatu

David (1976) bokalista da eta Jose (1978) gitarra-jotzailea eta ko-bokalista.

Haien haurtzaroa rumbako talde oso ospetsuak laurogeigarren urteetan entzuten pasatu zuten, bereziki Los Chichos, Los Chunguitos edo Bordón 4. Haien azken lana musikatik at automobileko piezak egitea izan zen SEAT-ko kontzesionario batean. Han sortu zituzten taldearen letra asko, adibidez haien lehenengo arrakasta, “La raja de tu falda” non SEAT Panda kotxea izendatzen den. Lantegi horretatik ere ateratzen da taldearen izena, “Estopa”, haien arduradunak asko errepikatzen zuelako ¡Dadle estopa! esaldia, gehiago lan egiteko haien emankortasuna handitzeko eta ez distraitzeko.

Garai horretan haien auzo inguruko lekuetan jotzen hasi ziren. Orduan, maketa bat grabatu zuten berrogei abestirekin, lagun baten etxean. Maketa hau kasetean hedatu zen eskuz esku Espainia osoan zehar. Ondoren, p2p sareetan, ospea lortu zutenean.

Haien karrera diskografikoan zehar sari asko lortu dute.

Diskografia aldatu

1999 arte: Maketa aldatu

Maketako abesti batzuk disko berrietan sartu dituzte berrargitaratutak.

1999-2000: Estopa aldatu

Urte horretan 1.000.000 disko saltzea lortu zuten, errekor ez gaindituta Espainian talde hasiberri baterako. Urte horretan ducados 2000 ibilaldia hasi zuten Espainia osoa eta Latinoamerikako herrialde askotan zehar.

2001-2003: Destrangis aldatu

800.000 ale saltzea lortu zuten. Gero berrargitaratzea erabaki zuten Más Destrangis izenarekin, eta 200.000 ale gehiago saldu zituzten.

2004: ¿La calle es tuya? aldatu

300.000 kopia saldu zituzten lehenengo astean.

Ibilaldia, Muñoz vs Muñoz zeritzona, Espainiako probintzia guztietatik eraman zuten. Ibilaldi txiki bat Latinoamerikatik, non Estopa Argentinara, Mexikora, Txilera eta Perura joan zen.

2005: Voces de ultrarrumba aldatu

Egun bakar batean 200.000 kopia saltzea lortu zuen diskoak.

2008: Allenrok aldatu

Diskoaren izena haien herriaren izena da, Cornella, alderantziz idatzita eta K-rekin. Lehenengo astean 140.000 kopia baino gehiago saldu zituzten, platinozko diskoa lortuz.

Kanpo estekak aldatu