Esterifikazio

Emaitza gisa esterra ematen duen erreakzio kimikoa, eskuarki alkohol eta azido bat elkarrekin erreakzionaraziz egiten dena


Esterifikazioa esterra sortzen duen erreakzio kimikoa da. Erreakzio honetan alkohol batek eta azido karboxiliko batek parte hartzen dute ingurune azido batean, ester bat eta ura agertuz.

Esterifikazioaren erreakzio kimikoa.
Alkohol + Azido → Ester + Ura

Biokimikan koipeak edo azilglizeridoak garrantzi handiko esterrak dira. Azilglizeridoak gantz azidoen eta glizerolaren arteko erreakzioan sortzen dira; ester hauek lipido deritzonak ditugu, glizerolaren 3 OH taldeetako bat esterifikatuta izan daitekelarik (monoazilglizerido), bi esterifikatuta (diazilglizerido) edo hirurak esterifikatuta (triazilglizerido).

Esterifikazioa itzulgarria izan daiteke: ur molekula bat gehituta, ester lotura apurtzen da eta alkohol (glizerol, lipidoen kasuan) eta azido organikoa agertzen da. Organismoan lipasa izeneko entzimen bidez (digestio-aparatuan) lipidoak hidrolizatu egiten dira, haien osagaiak (glizerina eta gantz azidoak) aske geratuz.

Industria kimikoak esterrak ekoizten ditu kopuru handietan, ehunka milioi kilogramo urtero. Glizerolaren esterrez gain, etilo azetatoa, zelulosa azetatoa, binilo azetatoa, zelulosa nitratoa eta butilo azetatoa, besteak beste, aipa daitezke. Industrian ohiko teknikak alkohola eta dagokion azidoa nahasten ditu azido sulfurikoaren aurrean, azken honek katalizatzaile gisa jarduten duelarik.

Kanpo estekak aldatu