Estercuelgo gudua 975eko uztailaren 6an izandako gatazka izan zen, egungo Ribaforadatik gertu dagoen Estercuel herrian. Ramiro Gartzeitz Viguerakoak zuzendutako Viguerako Erresumako zaldun batzuk al-Tujibi Zaragozako qaid borrokatu zuten. Gudua baino mugan ohikoak ziren gatazka txikietako bat izan zen, Kordobako Kalifa-herria garailea izanda. Zenbait iruindar handiki hil ziren eta Ramiro bera zauritua izan zen.

Estercuelgo gudua
Errekonkista
Ramiro Gartzia Viguerakoaren garaiko miniatura
Data975eko uztailaren 6a
LekuaEstercuel Nafarroa Garaia
Koordenatuak42°00′30″N 1°30′45″W / 42.0083039°N 1.51247246°W / 42.0083039; -1.51247246
EmaitzaMusulmanen garaipena
Gudulariak
Viguerako Erresuma Kordobako Kalifa-herria
Buruzagiak
Ramiro Gartzeitz Viguerakoa al-Tujibi
Indarra
500 zaldun Gehiago
Galerak
33 hildako
47 preso
gutxi

Zaragozako qaidek Galib ibn Abd al-Rahmanen udaberriko kanpainan parte hartu zuen baina San Esteban de Gormazko guduaren aurretik espedizioa utzi omen zuen. Iruñeko Erresumako armada, Antso II.ak Ramiroren sasianaiak gidatuta, Gormazen zegoen, non Gartzia Fernanditzen gaztelarrekin batera zegoen. Gormazko gudua 975eko ekainaren 28an izan zen eta, Ibn Hayyanek Antso II.a bertan izan zela adierazi zuenez, zaila da egun batzuk geroago Ramirorekin batera Estercuelen izatea.[1] Qaida Zaragozarak bidean zegoen Ramiro Gartziaren gudarostea topatu zuenean. Gatazkaren iturri nagusia Ibn Hayyanen Muqtabis izan zen, Isa ibn Ahmad-Raziren Anales palatinos ("erret urte-liburuak") kronikatan oinarrituta zegoena:

. . . Shawwalren 22an [uztailaren 5/6], asteartean, [Galiben] armada utzi ondoren, bera [al-Tuyibi] Ramiro ibn Antso[2] txerriaren bidean sartu zen, eta bidea jarraitu zuen eta Ebroren bestaldean dagoen Bardea mendiko aitzinatuen buruzagiak honela esan zion: "egunsentian, ibairako bidean zeharkatuko duen zaldun gudaroste handia kontuz zaindu". Hala da, alerta jo eta handik gutxira etsaia Estercuel herritik gertu ageri zen (Zaragozatik zetorren errege-bidetik zaldiz Tuteratik egun erdira dagoena) eta zenbait zaldun kristau eremutik erasoz sakabanatu baino lehen, ibarrean arrantza egiten zuten bost lagun harrapatu zituzten.[3]

Eragabeturiko kristauak Ebro ibi batetik zeharkatu eta lau erori eta preso bat izan zuten.[4] Gatibuak qaidi Ramiroren Soseko gotorleku nagusitik 500 zaldun atera zirela esan zion, Zaragozako gobernadorea Gormazen zegoela pentsatuz. Musulmanen jazarriaz harriturik, Ramiro al-Qastil herriko gaztelurantz jo zuen. Ibn Hayyanen esanetan, musulmanek kristauak asr, arratsaldeko otoitzaren arte jazarri zituzten. Litekeena da hau Bardeetan zehar gertatzea justu Aragón ibaiaren ibarreraino, Carcastillo, Murillo el Fruto eta Santacara inguruan. Egungo Estercuel herri hustua da.[4]

Ramiro ihes egitea lortu bazuen ere, hogeita hamahiru zaldun galdu zituen, tartean Fortun Mahunis, Fortun Lopez, Ximeno Fortun eta Iñigo Belaskez, Iñigo Galindez eta García ibn Salit aitzindariak (captains).[5] Beste berrogeita zazpi preso hartu zituzten eta baita Ramiroren fardelak ere, non gudarosteak deitzeko zilarrezko adarra eta intsignia bat topatu zituzten.

Ramiroren anaia gaztea, Ximeno, al-Hakam II.aren Kordobako gortean bahiturik zegoen 975ean. Aditu batzuen ustetan, Antso II.a preso hartu zuten Estercuelen eta Ximeno bahisaria bilakatu zen.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Cañada Juste, Alberto. (1981). «Un milenario navarro: Ramiro Garcés, rey de Viguera» Príncipe de Viana 41 (162): 29-30..
  2. "ibn Gartzia" esan beharrean "ibn Antso" esatea akats bat da, baina akats ulergarria da transkripzioekin lan egiten duen atzerritar batentzat, gainera, nafar dinastian hainbeste Gartzia eta Antso izanda, cf. Cañada Juste, 30.
  3. Martínez Díez, Gonzalo. (2005). El condado de Castilla, 711–1038: La historia frente a la leyenda. Marcial Pons Historia, 480 or..
  4. a b Cañada Juste, 30.
  5. Martínez Díez, 481.
  6. Ubieto Arteta, Antonio. (1950). «Monarcas navarros olvidados: los reyes de Viguera» Hispania 10 (38): 6. oharra 10..

Kanpo estekak aldatu