Estelada (euskaraz, Izarduna) Katalunia edo Katalan Herrien independentzia adierazten duen bandera da (Valentziako Erkidegoan estrelada ere erabiltzen den arren).

Estelada blava edo izardun urdina
Estelada vermella edo izardun gorria

Haren jatorria XX. mendearen hasierakoa da, eta Kataluniako banderan oinarrituta dago, Kubako eta Puerto Ricoko banderetako antzeko izardun triangelu bat gehituta. Eredu horretan oinarritu zen Vicenç Albert Ballester, Unió Catalanista alderdiaren militantea, garai hartan Espainiak Kuba galdu berria baitzuen: hortaz, Espainiar Inperioaren kontrako sinbolo bihurtu zen.

Gaur egun, nagusiki, bi diseinu erabiltzen dira:

  • Estelada blava (izardun urdina), XX. mendearen hasieran sortua eta 1918ko argitalpen batzuetan aurki daitekeena; gaur egun, sektore independentista ez-marxistek erabiltzen dute.
  • Estelada vermella (izardun gorria) edo groga (horia), 1972an Esquerra Catalana dels Treballadors alderdiak sortua, eta estatu independente sozialista baten alde egiten duten sektoreek erabilia.

Beste bandera batzuk ere zabaldu dira, gehienak arrakastarik gabe.

Estelada historikoak aldatu

  • Estelada romboïdal: 1908an Unió Catalanistak sortutakoa, lehenbiziko estelada.[1]
  • Estelada blava: XX. mendearen hasieran diseinatua, erronboidalaren ondorengoa eta 50 urtean, esteladaren diseinu bakarra.
  • Estelada vermella edo groga: 1972an Esquerra Catalana dels Treballadors Ipar Kataluniako kataluniar independentziaren aldeko lehenengo alderdiak sortua, banderaren triangelu urdina kenduta, urdina Borboi leinuaren kolorea baita.[2] Izarra gorria da, iraultza nazionalaz gain, iraultza soziala ere aldarrikatzen delako- Partit Socialista d'Alliberament Nacional (PSAN) alderdiak erabiltzen du 1977tik. Ezkerreko independentistek erabili ohi dute.
  • Estelada del PCE(i): Partit Comunista d'Espanya (PCE(i)) alderdiak sortua.
  • Estelada blanca: 1968 eta 1976 urteren artean PSAN, Moviment d'Unificació Marxista, eta Bloc Català de Treballadors alderdiek, eta Bloc d'Esquerra d'Alliberament Nacional (1982an desagertu zen) alderdiek erabilitako bandera.
  • Estelada anarquista: 1970 eta 1990 bitartean sektore anarkistek erabilitakoa. Izar gorria eta triangelu beltza anarkismoaren ikur modura erabiltzen dira, eta izarraren bederatzi puntek Katalan Herrien bederatzi herrialdeak sinbolizatzen dituzte.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) Comissió 100 anys d'estelada. «Introducció» (Noiz kontsultatua: 2013-09-02).
  2. Crexell (1984), 132. orrialdea

Kanpo estekak aldatu