Esteban Lucas Bridges

idazle eta esploratzaile anglo-argentinarra

Esteban Lucas Bridges (1874ko abenduaren 31, Ushuaia1949ko apirilaren 4a, Buenos Aires ) Suaren Lurraldeko lurjabe anglo-argentinar bat izan zen. Thomas Bridges (1842-1898) misiolari anglikarraren bigarren semea izan zen, eta "Ushuaiako hirugarren txuria" (lenengoa 1872an jaiotako bere anaia nagusia izan zen) Hego Amerikako hegoaldeko muturrean. Ushuaia, Ooshooia bezala ezagutzen zen Yagan hizkuntza indigenan.

Esteban Lucas Bridges

Bizitza
JaiotzaUshuaia1874ko abenduaren 31
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1949ko apirilaren 4a (74 urte)
Hobiratze lekuaCementerio Británico (en) Itzuli
Familia
AitaThomas Bridges
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta idazlea
Lan nabarmenak

Bizitza aldatu

Bere El último confín de la Tierra (1948) liburua, hil baino urtebete lehenago argitaratua, bere familiaren historiaren ia mende bat hartzen duen kronika bat da, 1871n Suaren Lurraldean kolono misiolari bezala hasi zena. Literatur klasiko honek hiru zibilizazioren arteko talka kontatzen du: gizon zuria, Yagana (yaganez: Yahgashaga, 'Pertsonak') eta Selknam (selknamez: Shilknum, 'Adar bananduaren klana'). Ona (yaganeraz ona, "Oinezko jentea") yagan hitza da. Uharteko tribu indigenen artean hazi ondoren, Lucas Bridgesek bi tribuen hizkuntza eta ohiturak ikasi zituen. Bere bizimodu eta sinesmenen lekuko pribilegiatua izan zen, baita mendebaldeko zibilizazioak haiengan izan zituen ondorio tragikoen lekuko ere. Hala ere, historialari aipagarri batzuek, Juan Esteban Belza salestar apaiza kasu, Suaren Lurraldeko indigenen esplotatzaile izateaz akusatu zituzten Bridgestarrak, Esteban Lucas Bridges buru zutela: "Indioen amansadoreak, gobernuari lur-emakida handiak eskatzera datozenak, bizitza zibilizatura erakartzeko asmoz, eta beren probetxurako ustiatzen dituztenak".

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu