Artikulu hau unitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Estadio».

Estadioa (grezieraz στάδιον, stádion) Antzinako Greziako luzera unitatea da. Herodotoren arabera, 600 oinen baliokidea da. Hala ere, jatorriaren arabera "oin"en luzera desberdinak direla-eta, estadioak honen baliokideak dira:

Estadio mota Luzera Deskribapena
Egun bidea 157 m egun baten eginikoa neurtzeko[1]
Olinpikoa 176 m 600 × 294 mm
Atikoa-Italikoa 185 m 600 × 308 mm
Babiloniarra-Pertsiarra 196 m 600 × 327 mm
Feniziarra-Egiptoarra 209 m 600 × 349 mm

Erreferentziak aldatu

  1. Hoyle, Fred Astronomy, Rathbone Books Limited, Londres 1962 LC 62-14108

Kanpo estekak aldatu