Esplenomegalia

Barearen tamaina handitzea

Esplenomegalia barearen handitze patologikoa da; tamainari dagokionez, bere dimentsio normaletatik (12 x 7 x 3,5 cm[1]) aldentzen denean eman daiteke, baita, pisuari erreparatuta (gizonezkoetan 80-200 gramo eta emakumezkoetan 70-180 gramo).

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Esplenomegalia
Deskribapena
Motasplenic disease (en) Itzuli, visceromegaly (en) Itzuli
spleen symptom (en) Itzuli
EspezialitateaKirurgia orokorra
Sortzen duCanards sign (en) Itzuli
Azterketa medikoaHaztaketa, ekografia
ordenagailu bidezko tomografia axiala
Identifikatzaileak
GNS-10Q89.0 eta R16.1
GNS-9759.0 eta 789.2
DiseasesDB12375
MedlinePlus003276
eMedicine003276
MeSHD013163
Egoera osasuntsuan dagoen barearen irudia.

Barea, gorputzeko organo linfatiko handiena[1] da eta zirkulazio sisteman tartekatuta dago. Abdomenean, peritoneo barruan, zehazki, ezker hipokondrioan, kokatzen den organoa da. Kokapen honengatik, askotan, patologia hau diagnostikatzeko zaila izaten da.

Gaixotasun honen ondorioz, kasu larrienetan, organoaren tamaina 20 aldiz handitzea eman daiteke. Hasieran handitze hau motela eta ia nabariezina izaten, tamaina handia lortzen duen arte. Handipen hori azkarregi ematekotan, apurtu eta hemorragia nabaria sortu daiteke. Azken hau, droga batzuen efektuen edota leuzemiaren ondorioz gerta daiteke[2].

3 motako esplenomegalia bereiz daitezke: esplenomegalia kongestiboak, parenkimatosoak eta infiltratzaileak. Lehenengoak porta zain-sistemako presioa handitzean azaltzen dira, bigarrenak infekzioen ondorioz sortzen ohi dira eta hirugarrenak produktu metabolikoen gehiegizko metatzearen ondorioz sortzen dira (Gaucher gaixotasuna, Niemann-Pick gaixotasuna, hemosiderosia edota amiloidosia).[3]

Fisiologia aldatu

 
Esplenomegalia eta hiperplasia linfoide folikular erreaktibodun barea.

Organo honen funtzioa nagusiki, linfa eta odola iragaztea da; globulu gorrien, globulu zurien eta plaketen kopuru egokiak mantentzeko. Gainera, sistema immunearekin oso lotuta dagoen organoa da, izan ere, Linfopoiesia ematen da bertan eta antigorputzak sintetizatzen ditu. Horrez gain, eritrozitoak eta plaketak metatzen ditu, odola koagulatzen laguntzen dutenak. [4] Halaber, kaltetutako edo zahartutako gorputzeko zelulak fagozitatzen ditu, baita zirkulazioan dauden mikroorganismoak ere. Izan ere, opsonizaturiko bakterioak gibelak edota bareak suntsitzen dituzte. [5]

Betetzen duen funtzio aniztasuna dela medio, gaitz ugarik eragin ditzakete organoaren funtzionamenduan eta ondorioz, sistema linfatikoa eta odol zirkulazioaren funtzioak kaltetu edo eragotzi daitezke.


Etiologia aldatu

Barearen handitzeak, etiologia anitza dauka. Sarritan, esplenomegalia hiperesplanismoarekin lotuta dago. Hau da, bareak gehiegizko funtzioa betetzearen ondoriozko hiperaktibitateak sortutako handipena da; esate baterako, odol-zelula asko degradatu behar direnean, barea asko aktibatzen da. Tronbozitosia eta odoleko beste trastorno batzuk hiperesplenismoa eragin dezakete.

Beraz, hiperesplanismoa ematen den kasu guztietan, esplenomegalia emango da; baina hau ez da esplenomegaliaren kausa bakarra izango, beste faktore askorengatik ere eman daitekeen patologia da. Gehienetan beste trastorno baten eraginez sortzen da esplenomegalia[6].

Honako hauek izango dira esplenomegaliaren kausa edo eragile nagusiak:

Infekzioak (esplenomegalia parenkimatosoak) aldatu

Gaixotasun hepatikoak aldatu

Tumoreak aldatu

Tumoreek esplenomegalia sortzen dutenean barea ukigarria da saihespean, eta beraz oso esplenomegalia bortitza da.[6]

Anemia hemolitikoa aldatu

Esplenomegalia anemiarekin hertsiki lotuta dagoela esan genezake. Izan ere, barearen 2cm-ko handipena espero dezakegu hemoglobinaren 1g-en jaitsieraren ondorioz[7].

Drogak aldatu

Beste kausa batzuk aldatu

Klinika aldatu

 
Barea ezkerreko hipokondrioan, peritoneo barnean.

Orokorrean, asintomatikoa den patologia dela esan daiteke. Hala ere, hurrengo sintomak azal daitezke:

Diagnostikoa aldatu

 
Ultrasoinu bidezko barearen irudia.

Barea ez da ukitzeko erraza (oso argalak diren pertsonetan salbu). Beraz, hainbat froga egin daitezke tamaina zehazteko eta diagnostikoa zehazteko:

Tratamendua aldatu

 
Esplenektomia bidez erauzitako barea.

Orokorrean, etiologia tratatzean oinarritzen dira tratamenduak izaten dira. Baina barearen tamainaren handitzeak ondorio larriak ekartzen baditu edo etiologia ezezaguna edo trataezina bada, tamaina murrizteko tratamendu ezberdinak burutzen dira: esplenektomia edota erradiazioa. Hortaz gain, garrantzia ematen zaio barearen apurtzea eragingo duten traumatismoak ekiditeari, besteak beste, kontaktuzko kirolak sahiesten.

  • Esplenektomia: kirurgia prozedura bat burutzen da barearen tamaina murriztu edo organoa erauzteko. Azken kasu honetan, bizitza aktibo bat eraman daiteke baina infekzio larriak edota hilkorrak pairatzeko arriskua handitzen da, barearen funtzio immunea murriztu egiten delako eta orokorrean, beste organo batzuek, gibelak esaterako, hartzen dute funtzio hau betetzearen ardura baina kasu guztietan hau ez da modu egokian betetzen eta infekzioak pairatzeko probabilitatea handitzen da. Arrisku hau murrizteko, honako neurriak hartzen dira:

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Vargas Viveros, Pablo; Hurtado Monroy, Rafael; Villalobos Alva, José Ángel. (2013-04). «Esplenomegalia» Revista de la Facultad de Medicina (México) 56 (2): 37–45. ISSN 0026-1742. (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Ingelesez) Petroianu, Andy. (2011). «Drug--induced splenomegaly.» Acta Médica Portuguesa 24 (0): 977–82.  doi:10.20344/amp.1570. ISSN 1646-0758. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  3. «Esplenomegalia» www.semiologiaclinica.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  4. a b c «Bazo dilatado (esplenomegalia) - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  5. Txantiloi:Sp «Esplenomegalia (AMF 2015) A propósito de un caso» amf-semfyc.com 2015-12-01 (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  6. a b c (Gaztelaniaz) «Esplenomegalia - Hematología y oncología» Manual MSD versión para profesionales (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  7. a b c «Esplenomegalia | Causas, síntomas y tratamiento de la esplenomegalia | Competente sobre la salud en iLive» es.iliveok.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).

Kanpo estekak aldatu