Espiritismoa Allan Kardec irakasle frantsesak antolatutako doktrina filosofikoa da. Bere ezaugarri nagusiak dira:

  • Hiru ezagutza era klasikoen (zientzia, filosofia eta erlijioa) arteko komunikazioa bultzatzea.
  • Sistema erlijiosoaren puntu garrantzitsuenak azterketa enpiriko batera eraman, errealitatea fantasiatik bereizteko. Modu honetan gizakiek dogmatismo eta materialismoa ekidin dezakete, kritiko eta espiritualak bihurtuz.
  • Gizakiak duen boterea eta ardura azpimarratu ekintzetan, sorkuntzetan eta inguratzen gaituen munduarekiko.[1]
Belmez herrian agertutako emakume baten irudia. Espiritismoaren arabera espirituarekin komunikatzea ahal da eta hauek era desberdinetan eman daiteke ezagutzera.

Espiritismoaren bost liburuak[2] aldatu

Henri Sausse, [3] Francisco Thiesen eta Zêus Wantuil historiadoreak bat datoz espiritismoaren oinarrizko liburuen egilea ez zela Allan Kardec bakarrik izan. Kardecek mundu osotik informazioa jaso zuen eta haren lana hori guztia antolatzea eta borobiltzea izan zen. Informazio horietako asko mediumen bidez lortutakoak ziren, haien esanetan, espirituen bidez. Beraz, Kardec kodifikatzaile bat izan zen; benetako egileak, aldiz, espirituak. Lan horiek bost liburuen forma hartuz zuten, gaur egun kardekismoaren Pentateuko bezala ezagututa.[4]. Hauek dira:

Espiritista ospetsuak aldatu

 
Espiritisten batzarra Bartzelonan, 1888an.

Kronologikoki:

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) El libro de los espíritus. Instituto de Difucion Espirita. 2001. ISBN 85-7341-288-7.
  2. http://www.espiritismouruguay.com/biblioteca/obrasbasicas.htm[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) Biografía de Allan Kardec. Victor Hugo argitaletxea, 1952. ISBN 980-6204-00-X, 9789806204003
  4. [1]

Kanpo estekak aldatu