Espazioaren Konskistatzaileen Monumentua

"Espazioaren Konskistatzaileen" Monumentua (errusieraz: Монуме́нт «Покори́телям ко́смоса»translit.: Monumént "Pokorítelyam kósmosa", mənʊˈmʲent pəkɐrʲˈitʲɪlʲɪm ˈkosməsə ahoskatua) Moskuko eraikin ikusgarri bat da, 107 metroko garaierako, titanio xafla distiratsuz egina. 1964an eraiki zen, Sobiet Batasunaren garaian.

Espazioaren Konskistatzaileen Monumentua
Монумент «Покорителям космоса»
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Capital of Russia Mosku
Administrative okrug of MoscowIpar-ekialdeko barrutia
District of MoscowOstankinsky District
Koordenatuak55°49′22″N 37°38′23″E / 55.8228°N 37.6397°E / 55.8228; 37.6397
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1964
Arkitektura
Materiala(k)titanioa
Dimentsioak110 (altuera) m
Ondarea

Kokapena aldatu

Moskun VDNKh izenarekin ezagutzen den ingurunean dago. Errusierazko siglak dira Nazioaren Ekonomiaren Lorpenen Erakusketa adierazten dutenak, eta 1992tik inguruneak Erakusketa Gune Pan-Errusiarra izena duen arren, metro sarbidea VDNKh da oraindik.

Monumentua inguruko parke laua baino garaiago dagoen muino batean dago, eta azpian Kosmonautika Museoa dauka.

Historia aldatu

1958ko martxoan Sputnik satelitea jaurti eta hilabete gutxira, lehiaketa antolatu zuen aginte sobietarrak, Espazio Aroaren lorpenak goratzeko monumentua sortzeko. 350 proposamen iritsi ziren, eta obelisko erako ideiak irabazi zuen, A.P. Faidysh-Krandievsky eskultorearenak, arkitekto biren kolaborazioarekin: A.N. Koltxin eta M.O. Barstx artean. Eraikuntza obra luzea izan zen, eta monumentua 1964ko urriaren 4an inauguratu zuten, Sputniken jaurtiketaren zazpigarren urteurrenean.

Monumentuaren azpialdea museo bat ostatatzeko diseinatu zen arren, museoa bera ez zen ireki 1981ko apirilaren 10a arte, Juri Gagarinen espazio-bidaiaren hogeigarren urteurrena baino bi egun lehenago.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu