Espainiako juduen kanporatzea

Alhambrako dekretua (gaztelaniaz: Decreto de la Alhambra) edo kanporatze ediktua 1492ko martxoaren 31n Errege-erregina Katolikoek (Elisabet I.a Gaztelakoak eta Fernando II.a Aragoikoak) promulgaturiko ediktua izan zen, urte hartako uztailaren 31rako Gaztelako eta Aragoiko Erresumetako judu praktikatzeileak bere lurraldeetatik kanporatzea bilatzen zuena.[1] Ediktuaren helburu nagusia bere Erresumetako converso edo kristaututako juduengan zuten eragina gabetzea zen, eta, beraz judaismora itzul ez zitezkeen. 1391ko pogromaren ondorioz, espainiar juduen erdia baino gehiago kristautasunera aldatu zen. 1415erako etengabeko jazarpenak beste 50.000 inguru eta aldarazi zituen.[2] 1492an oraindik gehiago konbertitu ziren kanporatzea egozteko. Alhambrako dekretuaren eta aurreko urteetako jazarpenaren ondorioz, 200.000 judu baino gehiago kristautu ziren eta 40.000 eta 100.000 artean kanporatuak izan ziren.[3]

Juduen kanporaketa Espainiatik (1492. urtea), Emilio Sala Francés (1889).

Beren kanporaketak kalte handia egin zion ekonomiari. Beren ondorengoek ekialdeko Europan, Ekialde Hurbilean eta iparraldeko Afrikan dauden sefardien komunitateak osatzen dituzte gaur egun.[4]

Gaztelako erreginaren agindupean zeuden Hego Euskal Herriko lurraldeetatik ere juduak kanporatuak izan ziren. Adibidez, egungo Judimendi parkea orduko Gasteizko juduen elkartearen kanposantua zen. Juduen Elkarteak Gasteizi eman zion kanporaketa garaian. Baldintza bakarra jarri zioten Gasteizi: betirako abereen larrerako erabiltzea. Judimendi mendeetan zehar utzita egon zen eta area ateratzeko indusketak jasan behar izan zituen.[5] Balmasedan, berriz, 1483an Herriko kontzejuak, ordenantza baten bidez, bertan auzotzea eta balmasedarrekin ezkontzea debekatu zien juduei.[6]

1968ko abenduaren 16an, Vatikanoko II. Kontzilioaren garaian, ediktua era sinboliko eta formal batean baliogabetu zuten.[7] Orduan juduek jada mende bat zeramaten Espainian argi eta garbi bere erlijioa praktikatzen eta sinagogak irekita zeuden. 1924an, Primo de Riveraren diktaduraren garaian, Espainiako Gobernuak diaspora sefardi osoari espainiar herritartasuna eskaini zion eta 2014an herritartasun bikoitza ere eskaini zieten."[8] Ondorioz, Alhambrako dekretuaren ondoren Espainiatik egoitzakoen ondorengoak dirensefardiak espainiarrak izan daitezke bere jatorrizko herritartasunari uko egin gabe.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) www.sephardicstudies.org. The Edict of Expulsion of the Jews - 1492 Spain. .
  2. Gerber, Jane. (1994). The Jews of Spain: A History of the Sephardic Experience. New York: The Free Press, 1-144 or. ISBN 978-0029115749..
  3. (Ingelesez) Pérez, Joseph. (2007). History of a Tragedy: The Expulsion of the Jews from Spain. University of Illinois Press ISBN 9780252031410..
  4. hiru.eus
  5. Jauregi, Izaskun. (1999-11-21). «Historiak landatutakoak» Argia CC-BY-SA lizentzia.
  6. Irazustabarrena, Nagore. (2017-12-17). «Balmasedako juduentzat gaitz erdi» Argia CC-BY-SA lizentzia.
  7. (Ingelesez) «1492 Ban on Jews Is Voided by Spain» The New York Times 1968/12/17.
  8. (Ingelesez) «Sephardic Jews eager to apply for Spanish citizenship» Washington Post 2014/02/17.
  9. (Ingelesez) Stavans, Ilan. (2014-04-01). «Repatriating Spain’s Jews» The New York Times ISSN 0362-4331..

Kanpo estekak aldatu