Espainia eta Frantzia arteko muga

Espainia eta Frantzia arteko muga politiko eta administratiboa 1659an finkatu zuten. Mendebaldean Hendaia eta Hondarribia artean hasi, Pirinioen gainetik pasa eta Mediterraneon Cerbère eta Portbou artean amaitzen da.

Espainia eta Frantzia arteko muga
Frantziaren mugak
Espainiaren mugak
Geografia
Herrialdeak Espainia
 Frantzia
Luzera623 km
Erakunde administratiboakEuskal Autonomia Erkidegoa, Aragoi, Katalunia, Akitania Berria, Okzitania eta Nafarroa Garaia
MendilerroakPirinioak
eta
Historia
Sorrera-data1659ko azaroaren 7a
Pirinioetako Hitzarmena 1659ko azaroaren 7a
Llíviako ituna 1660ko azaroaren 12a
Baionako ituna 1856ko abenduaren 2a
Baionako ituna 1862ko apirilaren 14a
Baionako ituna 1866ko maiatzaren 26a
Mugazainen postua Portaleten.

Frantzia metropolitarreko mugarik luzeena da, eta Frantziak duen bigarren mugarik luzeena, Brasil eta Frantzia arteko mugaren ondotik.

Ezaugarriak aldatu

Muga nagusia aldatu

Hispano-frantziar muga 623 kilometro luze da[oh 1], Frantziako hego-mendebaldean eta Espainiako ipar-ekialdean izanda. Bere mendebaldeko muturra Bizkaiko golkoan dago, Lapurdiko Hendaia eta Gipuzkoako Hondarribia artean (43°22′32″N 01°47′31″W / 43.37556°N 1.79194°W / 43.37556; -1.79194). Ekialderantz jotzen du Pirinioetan zehar Andorraraino (42°36′13″N 1°26′30″E / 42.60361°N 1.44167°E / 42.60361; 1.44167). Andorrak hispano-frantziar muga gelditzen du, 63,7 km espainiar aldean eta 56 km frantziarrean. Handik (42°30′09″N 01°43′34″E / 42.50250°N 1.72611°E / 42.50250; 1.72611) Mediterraneorantz jotzen du, Ipar Kataluniako Cerbère eta Hego Kataluniako Portbou artean (42°26′09″N 03°10′26″E / 42.43583°N 3.17389°E / 42.43583; 3.17389) amaiera izanik.

Hona hemen, mendebadetik ekialderantz, muga ondoko eskualdeak:

Llívia aldatu

Espainiak Ekialdeko Piriniotan enklabe bat du: Llívia hain zuzen ere.

Konpantzia aldatu

Mendebaldeko muturretik gertu, Bidasoa ibaian, Konpantzia uhartea dago. Estatus berezia du: izan ere, kondominio bat da, eta herrialde biek partekatzen dute haren gaineko subiranotasuna.

Historia aldatu

Aurrekariak aldatu

Aro Modernoko Frantzia eta Espainia estatuak XVI. mendean eratzen joan ziren. Lurralde mugei eta estatu eraketari dagokienez, Nafarroako Erresumaren konkista mugarri bat izan zen, bi estatu horien arteko kontrol militarreko muga bat ezarriz Pirinioen mendebaldean. 1529ko muga horiek, hala ere, armistizioaren ondorioa ziren gehiago legez finkatutako muga administratiboa baino. 1567tik aurrera, Filipe II.a espainiar erregeak mendean hartu zituen Baionako elizbarrutiaren jurisdikzioko eskualdeak Gipuzkoa ekialdean eta Nafarroa Garai iparraldean, bertako kontrol osoa eskuratuz Bidaso ibairaino eta Xaretaraino.

Jean d'Espagnet Frantziako estatu idazkaria Lapurdira heldu zen Zokoko gotorlekua eraiki eta Hendaiako muga eremua definitzeko, ordurako aldean Pierre De Lancre jujea zekarrela. 1609-1611ko sorgin ehizek mugako euskal herrien gaineko diziplina eta kontrol soziala ezarri zuten Pirinioetako eskualde horietan. Artean bizirik zegoen Frantziako Henrike IV.a erregeak Nafarroa Garaira espedizio militar bat egiteko aurreikuspena, baina hori betiko zapuztu zen Ravaillacek errege frantses nafarra erail zuenean (1611).

Sorgin ehizaren eta Henrikeren heriotzaren ondoren, Katalina Medici andre katoliko boteretsuak Espainiar Koroarekiko adostasuna bilatu zuen: bi estatuetako ordezkariek Pirinioetan harrizko mugarriak ezartzea adostu zuten, zigor larriak ezarriz horiek botatzen zituzten herritarrei (1615). Hala ere, artean ez ziren erlijio gerrak bukatu, eta Pirinioetan definitzeke geratu ziren hainbat eremu. Bi koroa horien arteko Hogeita Hamar Urteko Gerraren ondoren, 1659an bake bat sinatu zuten Bidasoko Konpantzia uhartean. Pirinioetako Hitzarmen horren bitartez, Rosselló eskualdea Frantziara pasa zen. Halaber, batzorde bat eratu zuten elkarrekin mugako eremu lausoak zehazteko, hala nola Luzaiden eta Pirinioetako beste leku batzuetan. Hurrengo urtean, Llíviako ituna sinatu zuen, eta Frantziak Querol haraneko (Andorraren ekialdean) 33 herrien gaineko subiranotasuna lortu zuen.

Gero, leku jakin batzuetan itun zehatzak behar izan zituzten: 1764an Perpinyanen, Empordà eta Le Perthus arteko muga ezarri zuten[1] eta 1785ean Elizondon Aldude eta Luzaide artekoa.[2] Kintoako herri lurren erabilerak auzi gatazkatsua izaten jarraitu zuen, eta motibo garrantzitsua izan zen Euskaldun Xazurrak eratzeko orduan Frantziako Iraultzaren garaian. Hala ere, artean, Euskal Herri barneko estatu arteko mugetan aduanak ez ziren oso sendoak; izan ere, Hego Euskal Herriak Espainiako lurralde komunarekin zituen aduanak Ebron izan ziren Lehen Karlistaldi amaiera arte. Orduan, egun ezagutzen ditugunen moduko aduanak hasi ziren ezartzen, Pirinioetan eta kostaldean (1841).

Baionako itunak aldatu

Behin betiko muga, gehiena egungoa dena, 1856 eta 1868 arteko Baionako itunetan adostu zuten. Elisabet II.aren eta Napoleon III.aren agintaldietan estatu biek itun berriak sinatu zituzten muga behin betiko finkatzeko:[3]

Azken aldaketak aldatu

Gero, estatu biek hitzarmen bereziak sinatu zituzten leku jakin batzuetan. 1980an Aragnouet-Bielsa tunelaren barneko muga finkatzeko hitzarmen bat egin zuten;[4] 1984an, Erronkari eta Ereta arteko errepidea egitean, 2.710 m²-ko azalerako elkarren arteko lagapena adostu zuten.[5]

1995ean, Schengengo Hitzarmena indarrean hasi zenean, pertsona eta merkantzia kontrolak kendu zituzten, mugan zehar zirkulatzeko askatasuna ezarriz. 2020ko Covid-19 pandemia piztu eta zabaldu zenean, estatuek murriztu egin zuten muga ibilgailuz edo pertsonek igaro ahal izatea, tokian tokirako ezarri ziren neurrien arabera. Aldiz 2020ko azaroan Frantzia alde bakarrez baina aurrez Espainiako gobernuarekin kontsultaturik debekatu egin zuen muga igarotzea, zehaztutako baimen berezien ezean, "alerta terrorista" indarrean jarriz.

Mugarritzea aldatu

 
Bera eta Biriatu arteko mugarria.

Baionako itunetan muga 602 mugarriren bitartez seinaleztatzea erabaki zuten. Mugarriak mendebaldetik ekialdera zenbakitu zuten: lehenengoa Bidasoan eta azkena Cap Cèrberen. Hizki eta zenbaki kontsekutiboak dituzte.

Llívia inguran beste 45 mugarri daude, erloju-orratzen kontra eta 1 zenbakitik hasita. Lehenengoa RD-68 errepidearen enklabearen sarreran dago. Estatu bien arduratzen dira mugarrien kontserbazioaz.[3][6] 2021eko maiatzean, ezezagunek hainbat mugarri bota zituzten mendebaldeko Pirinioetako puntu batean, mugarik gabeko Euskal Herria aldarrikatzeko.[7]

Muga igarobide nagusiak aldatu

Oharrak aldatu

  1. Hendaia-Hondarribia eta Portbou-Cerbère mugen artean 656,3 kilometro daude, baina Andorrak 33 kilometro kentzen dizkio muga horri.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu