Eskantzua[1], horma edo beste harlan baten ertza da, bereziki harlanduz egina. Batzuk egiturazkoak dira, sendotasuna emanez harlanduxkaz eginiko hormari[2], baina beste batzuk guztiz estetikoak ertza nabarmentzeko.[3]. Eskantzuak indarra, iraunkortasuna eta gastua iradokitzen du, eta horrek guztiak egituraren presentziaren zantzua indartzen du ikuslearengan.

Leitzako (Nafarroa) bi etxe, eskantzuak nabarmen eraikin ertzetan.
Aragona Gonzaga jauregiaren eskantzuak (XVI. mendea), Erroma

Ohikoak dira Euskal Herriko arkitektura tradizionalean eta bereziki nabarmentzeko joera dago, hormaren beste atalekin alderatuta. Honen arrazoi nagusia eraikuntzakoa da: eraikin eta hormen ertza atal ahulagoa denez (bermerik gabea edo kolpeak izateko aukera gehiagorekin) eskantzuak kalitate hobea behar izaten dute, bai material aldetan bai forma aldetik. Horregatik, nahiz-eta askotan eraikina harlanduxkaz edo adreiluz egina izan, eskantzuak harlanduzkoak dira.

Estetikoak bakarrik badira, urratze edo esgrafiatu teknika gisa egin daitezke, are margotuz trompe-l'oeil bezala.

Historia aldatu

Harlanduzko eskantzuak erabiltzea ohikoa zen etruskoen artean. Antzinateko eta Erdi Aroko harrizko eraikin askotan, eskantzuak dira zehaztasunez zizelkatutako harri bakarrak.

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. “Eskantzu” Orotariko Euskal Hiztegian. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
  2. Charles F.Mitchell. Building Construction. Part 1. First Stage or Elementary Course. Second Edition—Revised. Published by B.T. Batsford, 52 High Holborn. 1889. Page 48.
  3. Definitions for: Quoin. (Noiz kontsultatua: 2014-05-12).
  • Eskantzu. Elhuyar hiztegia (Noiz kontsultatua: 05-01-2020).

Kanpo estekak aldatu