Eskania[1] (suedieraz: Skåne) Suediako hegoaldeko muturrean dagoen eskualde (landskap) bat da. 2009ko erroldaren arabera 1.228.815 biztanle zituen. 1997an Malmöhus eta Kristianstad konderriek bat egiterakoan Eskaniako konderria osatu zen, eskualde historikoaren hedadura guztia hartu eta kudeatzen duena.

Eskania
 Suedia
Administrazioa
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaEskaniako konderria
Geografia
Koordenatuak55°48′N 13°37′E / 55.8°N 13.62°E / 55.8; 13.62
Azalera11.027 km²
MugakideakSmåland, Halland eta Blekinge
Demografia
Biztanleria1.386.530 (2020ko abenduaren 31)
11.252 (2019)
Dentsitatea125,74 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
skane.com

Historia aldatu

Eskania Danimarkaren menpeko lurraldea izan zen 1658ko Roskildeko Itunak Suediaren esku utzi zuen arte. Hurrengo urteetan daniarrak saiatu ziren lurraldea eskuratzen baina 1710ko Helsingborgeko porrotaren ondoren saiatzeari utzi egin zion. Suediar armadak bortxakeria handia erabili zuen eskaniarren aurka eta "atzerriko lurralde" estatusa izan zuen 1720an herrialdean behin betirako barneratua gelditu zen arte.

Hiririk garrantzitsuenak aldatu

  1. Malmö (280.415 biztanle, hiriburua)
  2. Helsingborg (97.122 bizt)
  3. Lund (82.800 bizt)
  4. Kristianstad (35.711 bizt)
  5. Landskrona (30.499 bizt)
  6. Trelleborg (28.290 bizt)

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu