Erudizio

arlo akademikoan jakintasuna, arlo humanistikoetako jakintasunari egiten dio erreferentza batez ere

Erudizio edo jakituntasuna hitzak, latinetik (eruditionem), jakinduria akademiko sakonari egiten dio erreferentzia eta, batez ere, tradizioz, arlo humanistikoko jakinduriari egiten dio erreferentzia. Pertsona bati eruditua dela esaten zaio pertsona horrek asko irakurri badu eta asko ulertu eta gogoratzen badu.

Erasmo Rotterdamgoa eruditu fama handia hartu zuen pertsonaia historiko bat

Pertsona eruditua "kultura handiko pertsona" esamoldearekin deskribatzen da. Zientzialariei baino, jakinduria humanistikoko arloetako jakintsuei aplikatu ohi zaie terminoa. Literatura, historia, zuzenbidea, geografia, filosofia eta antzeko alorretan ondo jantzitako pertsonei esan ohi zaie eruditu. Zientzialari bat eruditua zela aditzean, beste alor hauetan ere jakintsua zela ulertu ohi da.

Ikus, baita aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu