Errotazismo (nahasmendua)

Errotazismoa[1] dislalia selektibo mota bat da (zenbait soinu zuzen ahoskatzeko ezintasuna), hots kontsonante errotikoak (adibidez, /ɾ/ edo /r/, hau da, "oro" eta "orro") ahoskatzean. Dardarkari hobikariak erabiltzen dituzten hizkuntzetako (arabiera, bulgariera, finlandiera, hungariera, indonesiera, italiera, poloniera, errumaniera, errusiera, gaztelania, suediera edo euskara) hiztunen artean ohikoagoa da.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Errotazismo (nahasmendua)
Deskribapena
Motaspeech sound disorder (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Artikulu hau hizketako nahasmenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errotazismo».

Ohikoa da hitz egiten ikasten ari diren bost urtetik beherako haurrengan. Kasu gehienetan, eguneroko praktikak nahasmendua gainditzen lagun dezake; beste batzuetan, ordea, akatsa ez da desagertzen eta iraunkorra izan daiteke; beraz, garrantzitsua da hizkuntzaren espezialistari kontsulta egitea. Fonoaudiologoaren esku-hartzea haurraren balorazioan azkar egin behar da, tratamendu egokia egin ahal izateko.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2014]

Kanpo estekak aldatu