Erromatar zentsorea (latinez: censore) Antzinako Erroman, hiritarren eta haien ondasunen errolda egiteko ardura zuen bi goi kargudunetako bakoitza. Bost urtez behin aukeratzen zituzten –hasieran patrizioen artean biak, geroago haietako batek plebeioa izan behar zuen–. Senatarien eta zaldunen zerrenda egitea eta hiritarren jokabide morala begiratzea zituzten, besteren artean, beren egitekoak. Kargua K.a. 435. urte inguruan sortu zen eta Augustoren garaian desagertu zen.

Marko Emilio Lepido I.a, kontsul, Pontifex Maximus eta zentsorea izan zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu