Erro (kontzeju)

Erroibarko kontzejua, Nafarroa Garaian
Erro (kontzejua)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Erroibarreko kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erro (argipena)».

Erro[1][a] Erroibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

Erro
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Kontzejuko ikuspegia ekialdetik


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaErroibar
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Erro
Burua
(2019-2023)
Estibaliz Paternain Espinal
(kontzejuburua)
Posta kodea31697
Herritarraerrotar
Geografia
Koordenatuak42°56′31″N 1°26′59″W / 42.94194°N 1.44972°W / 42.94194; -1.44972
Azalera6,10 km²
Garaiera672 metro
Distantzia29,3 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria135 (2020:  −3)

Herritik bigarren populatuena izan arren, ez da ibarburua: Lintzoain da. 2020 urtean 135 biztanle zituen.

Bertako biztanleak errotarrak dira.

Izena aldatu

Erro toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Erro (1001)
  • Ro (1330)
  • Erro (1341)
  • Erroz (1534)
  • Herro (1587)
  • Erro (1638)

Etimología aldatu

Erro, esanahi eta jatorri ezezaguneko toponimo bat da. Erro hitzak sustraia esan nahi du eta Arturo Kanpion bezalako autore batzuek ibarraren izenak jatorri etimologiko posible hori izan zezakeela defendatu zuten. Ibarraren izenaren eta euskal hitzen arteko harremana bilatzen saiatu gara, hala nola "errota", "errotu", "errobi" edo "erroitz".

Beste hipotesi posible bat, ibarraren izena, izen propio ezezagun batetik datorrela uste duena da. Bada Nafarroa Garaiko Arakil ibarran Errotz izeneko herri bat, -oz bukaerako nafar toponimoen patroiari jarraitzen diona. Julio Caro Barojak, toponimo hauek, -oz atzizkiari lotutako izen propio batetik zetozela defendatzen zuen, -iz edo -ez bezalako atzizkiak bezala, -icus atzizki latindarraren eboluziotik sortuko liratekeenak. Atzizki honek Iberiar penintsulako latinezko hizkuntzetan erabiltzen ziren patronimikoak ere sortuko zituen. Euskal Herrian Caro Barojak uste zuen toponimiari aplikatutako -oz, -ez e -iz atzizkiek adierazten zutela antzinaroan lekua atzizkiari lotuta agertzen zen pertsonaren jabetzakoa zela, Erdi Arotik Erromatar Inperioaren garaira arte bere jatorria irauli daitekeelarik. Errotz patroi horretan sartzen dela kontsideratzen bada, orduan izen propio bat izango litzateke Erro, toponimo hori sortu zuena eta Erroibarren izenaren atzean ere egon zitekeena. Hala ere, ez dago hipotesi hori bermatzen duen dokumentaziorik.[3]

Ezaugarriak aldatu

Armarria aldatu

Erroko armarria Erroibarko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[4]

« Hondo urdin batez eta aurrean jarritako gerlari busto batez osatuta dago, koraza eta zilarrezko kaskoz armatua, hau, urrezko errege koroa batez elkartua. Goikaldean kasket bat dago. »


Geografia aldatu

Erro Erroiberran dago.

Ingurune naturala eta klima aldatu

Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak aldatu

Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [5] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[6] Erroko estazioa da Errorako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


      Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 21.0 23.0 26.0 32.0 37.0 39.0 40.0 36.0 28.0 22.0 20.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.8 7.9 11.0 12.8 17.4 21.5 24.2 24.7 21.1 16.4 10.6 7.6 15.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.8 3.4 6.0 7.7 11.7 15.6 18.0 18.1 14.7 11.0 6.5 3.6 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.1 1.1 2.6 6.1 9.6 11.8 11.6 8.2 5.6 2.3 -0.5 4.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.2 -8.1 -5.0 -2.5 0.0 3.1 5.7 4.8 1.8 -1.4 -5.0 -8.3 -2.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 134.1 121.5 116.4 142.7 102.5 63.9 53.6 52.8 81.4 123.0 156.3 153.4 1301.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 71.5 63.5 67.4 59.9 60.0 60.0 61.3 100.0 110.0 86.8 83.5 88.0 110.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.5 11.9 12.4 15.1 14.6 9.8 7.0 7.6 9.3 13.1 14.2 14.4 142.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.0 4.0 3.0 2.1 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.4 2.1 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Hirigintza aldatu

Kaleak aldatu

Herriak 11 kale ditu:[8]

  • Gurutzealdea karrika
  • Done Eztebe karrika
  • Zelaia karrika
  • Zubiondo karrika
  • Tintxamun karrika
  • Erroko zeharkarrika
  • Urrozbidea
  • Lixibategibidea
  • Etxondobidea
  • Done Anderes industrialdea
  • Zelaia auzunea

Etxeak aldatu

Herriak 82 etxe ditu:[8]

  • Mantorena
  • Mantxa
  • Montero
  • Argizaiena
  • Amaenea
  • Kontsultategi
  • Fragua
  • Herrero
  • Marterena
  • Juantxe
  • Txokolatero
  • Ganikoetxea
  • Etxauzena
  • Zapatainea
  • Motxale
  • Marmaun
  • Maestros
  • Lis
  • Gañekoetxea borda
  • Orotx
  • Xauregi
  • Errredin
  • Etxetxikita
  • Arraiz etxeea
  • Sakornia
  • Sanonea
  • Rafael etxea
  • Xantxorena
  • Barasonea
  • Juan Angel
  • Aldoko etxea
  • Semper
  • Etxarren
  • Zabalea
  • Azarrea
  • Gilontro
  • Buruzuri
  • Rafael enea

Historia aldatu

Bere lurretan, zentroak zulatutako eta leundutako hareharrizko disko bat jaso zen, orain arte Nafarroan pieza bakarra dena; Eneolitiko-Brontzean inskribatu behar da.

Jaurerriaren antzinako lekua izan zen, 1280an Astigarreta eta Zilbetirekin batera urtean 168 soldatako eta 55 garagar eta olozko ahatekia zor zuena. Bere xauregia ("jauregia") 1401an Martin Ardaizi eman zitzaion, baina gero, 1499. urtean, Orreagako Santa Mariara pasa zen. Ermesinda Gartzeitz infantak eta bere senar Fortun Zantz Iharnotzekoa, 1110ean, Leireko monasterioari, tokian bertan, bere xauregi propioa eman zioten, bere kubilar eta guzti.

Etxaldea nahiko modernoa da, XIX. mendekoa, herria bi suteren ondoren suntsitu baitzen.

Demografia aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 135 biztanle zituen Errok.[9]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
110 110 113 111 107 111 113 120 116 125 134 136 150 152 144 136 143 147 145 138 135
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Garraioa aldatu

Autobuses Artieda autobus konpainiak Erroibar Iruñekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Politika aldatu

Erroko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Estibaliz Paternain Erroa da.

Kontzejua aldatu

Erroko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Estibaliz Paternain Erro da.

Kontzejuburuak aldatu

2011tik, Errok 2 kontzejuburu izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Iñaki Etxeberria Buldain 2011 2015
Estibaliz Paternain Erro 2015 2019
Estibaliz Paternain Erro 2019 jardunean


Kultura aldatu

Euskara aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[10]

Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[11]

Erroko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Hegoerroibartar aldaera.[12]

Euskararen Foru Legea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.

Jaiak aldatu

  • Done Eztebeko jaiak: abuztuaren hirugarren asteburuan

Ondasun nabarmenak aldatu

Erroar ospetsuak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /éro/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengoan silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Erro - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Belasko, Mikel. «Erro» Mikel Belasko. Toponimia (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  4. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aurizperri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. a b Erroibarko Udala. Erroko planoa
  9. «Erro» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  10. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  11. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  12. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu