Errinobirusak (grezieratik: ρίς, ρινός Rhis, Rhinós, sudurra) edo Rhinovirus Pikornabirus familiako (Picornaviridae) genero bat da. Birus hauek erraz infektatzen dute gizakia, eta hotzeria edo katarroaren eragileak dira.

Errinobirus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaOrthornavirae
FilumaPisuviricota
KlaseaPisoniviricetes
OrdenaPicornavirales
FamiliaPicornaviridae
Generoa viula
[[|]]
Datu orokorrak
GaixotasunaHotzeria

Errinobirusek 100 serotipo baino gehiago dituzte, eta aniztasun genetiko horrek txertoaren eraginkortasuna eta immunizazio naturala (infekzioa pasatutakoan lortzen dena) oztopatzen du.

Pikornabirus guztien antzera, errinobirusek harizpi bakarreko RNA dute, polaritate positibokoa, kapside ikosaedriko batez babestua.

33 eta 35º C-en artean hazten dira hobekien, eta sentikorrak dira azidotasunarekiko. Sudurra dute habitat gogokoena.

Gizakia kutsatzen dute bi bide nagusietatik, hotzeria sortuz: aerosol bidezko transmisiotik (eztula edo doministiku egiterakoan birusak dituzten tanta txikiak kanporatu eta inhalatzen direnean) edota kutsatutako objektuen bidez (fomiteak). Bigarren kutsabide hori ulertzeko, kontuan hartu behar da errinobirusak oso erresistenteak direla eta luzaro bizi daitezkela objektuen gainean.

Mundu osoan zehar zabaldurik daude, eta ohikoa da infekzioa (hotzeria) udazkenaren hasieran eta udaberriaren bukaeran agertzea. Hotzeria, kasu ia gehienetan, gaitz arina da, bere tratamendu bakarra sintomei zuzenduta izanik (sudurreko jarioak kongestioa arintzeko botikekin tratatzen da).

Kanpo estekak aldatu