Errifanpizina

konposatu kimiko

Errifanpizina errifamizinen taldeko antibiotikoa da, bakterizida dena. Antibiotiko erdi-sintetikoa da: bere molekula aitzindaria B errifamizina da, Amycolatopsis rifamycinina bakterioak (lehen Streptomyces mediterranei deitua) era naturalean ekoizten duena. 1959an aurkitu zuten Maria Teresa Timbal eta Piero Sensi ikerlari italiarrek, eta urte gutxi batzuk geroago hasi zen merkaturatzen.

Errifanpizina
Formula kimikoaC43H58N4O12
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CO[C@H]1\C=C\O[C@@]2(C)Oc3c(C)c(O)c4c(O)c(NC(=O)\C(=C/C=C/[C@H](C)[C@H](O)[C@@H](C)[C@@H](O)[C@@H](C)[C@H](OC(=O)C)[C@@H]1C)\C)c(\C=N\N5CCN(C)CC5)c(O)c4c3C2=O
MolView3D eredua
Motapiperazine alkaloid (en) Itzuli
EstereoisomeroaJQXXHWHPUNPDRT-MJJHYSHBSA-N (en) Itzuli
Masa molekularra822,405123296 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaRifadin (en) Itzuli
Tratatzen dutuberculous meningitis (en) Itzuli, scrofula (en) Itzuli, pulmonary tuberculosis (en) Itzuli, tuberkulosi miliar eta infekzio estafilokoziko
InterakzioakWarfarina eta bazedoxifene (en) Itzuli
Hartzeko bideaaho emate eta intravenous infusion and defusion (en) Itzuli
HaurdunaldiaAustralian pregnancy category C (en) Itzuli eta US pregnancy category C (en) Itzuli
RolaDNA polymerase inhibitors (en) Itzuli, antitubercular antibiotics (en) Itzuli, leprostatic agent (en) Itzuli, cytochrome P-450 CYP3A inducers (en) Itzuli, cytochrome P-450 CYP2B6 Inducers (en) Itzuli, cytochrome P-450 CYP2C8 inducers (en) Itzuli, cytochrome P-450 CYP2C19 Inducers (en) Itzuli, cytochrome P-450 CYP2C9 Inducers (en) Itzuli, female reproductive toxicant (en) Itzuli, developmental toxicant (en) Itzuli, Bakterio-kontrako, antituberculous drug (en) Itzuli, rifamycin (en) Itzuli eta farmako esentzial
Identifikatzaileak
InChlKeyJQXXHWHPUNPDRT-WLSIYKJHSA-N
CAS zenbakia13292-46-1
ChemSpider10468813
PubChem5381226
Reaxys5723476
Gmelin28077
ChEMBLCHEMBL374478
EC zenbakia236-312-0
ECHA100.032.997
MeSHD012293
RxNorm9384
Human Metabolome DatabaseHMDB0015179
UNIIVJT6J7R4TR
NDF-RTN0000146932
KEGGC06688
PDB LigandRFP

Aho bidetik ondo xurgatzen da, eta eraginkorra da hainbat bakterio Gram positibo zein Gram negatiboen aurka.

Erasobidea aldatu

Errifanpizinak bakterioen ARN polimerasa inhibitzen du eta, ondorioz, bakterioak ezin du ARN eratu.

Botika moduan antibiotiko honek toxikotasun hautakorraren araua oso ondo betetzen du: gai da mikrobioak deuseztatzeko giza zelulak kaltetu gabe. ARN polimerasak (nukleotido berriak gehitzen dituzten entzimak) ez dira berdinak bakterioengan eta gizakiarengan. Ezberdintasun horrek ahalbidetzen du errifanpizina bezalako antibiotikoen jarduera, bakterioen polimerasak soilik kaltetzen dituena [1]

Antibiotiko honek ez du beti bakterio Gram negatiboen zelula horma ondo zeharkatzen. Horregatik, bakterio horien aurka erakusten duen eraginkortasuna bakterio Gram positiboen aurka erakusten duena baino txikiagoa da [2].

Aplikazioak aldatu

Errifanpizina Mycobacterium generoko bakterioek sortzen dituzten gaitzak tratatzeko erabiltzen da, besteak beste tuberkulosi eta legenarra sendatzeko.

Giza zelula barnean sar daiteke, zelula barneko bazilo tuberkulosoak akabatuz [3]

Tuberkulosi eta legenarrararen aurkako tratamenduan bi edo hiru farmako batera erabiltzen dira; errifanpizina horietako bat da.

Bestalde, eraginkorra da ere meningitis bakteriarra sendatzeko (Neisseria meningitidisen aurka erabiltzen da).

Legionella pneumophilak, Listeriak, Haemophilus influenzaek eta Neisseria gonorrhoeaek sortzen dituzten infekzioen aurka ere errifanpizina erabiltzen da.

Ez du ia albo-ondoriorik eragiten. Kasu gutxi batzuetan gibeleko kalteak sor ditzake.

Erreferentziak aldatu

  1. Ingraham, J; Ingraham, C: Introducción a la Microbiologia, vol. 2: 498
  2. Bailey eta Scott: Diagnostico microbiológico, Editorial Médica Panamericana (2004): 227
  3. Ingraham, J; Ingraham, C: Introducción a la Microbiologia, vol. 2: 508

Kanpo estekak aldatu