Erresuma Batuko geografia

Erresuma Batuko geografia bi zatitan bereizten da: inguru menditsua eta behe-lurra edo lur laua. Zati biak ibai bik bereizten dituzte: Exe ibaiaren ahoak hego-mendebaldean eta Tees ibaiarenak ipar-ekialdean.

Erresuma Batuko topografia

Datu orokorrak aldatu

Mugak

  • Guztira: 360 kilometroak
  • Herrialdeak: Irlanda 360 kilometroak.

Itsasertzea: 12.429 kilometroak.

Agindupeko Itsasoa:

  • Kontinental Plataforma: nazioarteko akordioen arabera.
  • Arrantza egiteko area baztertzailea: 200 milia.
  • Lurraldeko Itsasoa: 12 mila.

Geografia fisikoa aldatu

 
Erresuma Batuko topografia
 
Skiddaw, Keswick herria eta Derwent Water lakua, Lake Districten.
 
Skye, Hebridetako uharte handienetako bat, Eskozian.
 
Barclodiad y Gawresetik panorama.

Erresuma Batuaren azalera osoa 244.820 kilometro koadrokoa da. Herrialdeak Britainiar uharteen gehiengoa okupatzen du, Britainia Handia uharte osoa barne, eta Irlandako uhartearen ipar-ekialdearen seiren bat. Inguruan dauden beste uharte batzuk ere herrialdearen parte dira. Ozeano Atlantikoa eta Ipar Itsasoaren artean dago eta hego-ekialdeko kosta Frantziako kostaldetik 22 kilometrora baino ez dago, Mantxako kanalak bereizten dituen bi puntu[1]. 1993an Erresuma Batuaren %10 inguru basoz estalia zegoen, %46 belardiak ziren eta %25 nekazaritza lurrak[2]. Greenwicheko Errege Behatokia da Greenwich meridianoa edo 0º meridianoa ezartzeko nazioartean onartutako lekua, 1884an Washington D. C.n erabaki zen bezala[3]; hala ere, neurketa zehatzagoak egin dira eta meridianoa behatokitik 100 metrora dagoela ikusi da[4].

Erresuma Batua 49º eta 61º N latitudeen eta 9º W eta 2º E longitudeen artean dago. Ipar Irlandak 360 kilometroko lurreko muga du Irlandako Errepublikarekin. Erresuma Batuaren kostaldeak 17.820 kilometro neurtzen ditu[5]. Europa kontinentalarekin lotzen da Eurotunelaren bidez, 38 kilometro itsaso azpian dituen 50 kilometroko tunela. Munduko itsaso azpiko tunelik luzeena da[6].

Ingalaterra Erresuma Batuaren %53 da lurraldeari dagokionez, 130.395 kilometro koadrorekin[7]. Herrialdearen eremurik handiena lurralde lau eta baxua da, baina ipar-mendebaldean pixka bat menditsuagoa da, Tees-Exe lerroan, Lake District, Peninoak, Exmoor eta Dartmoor barne hartzen duen lerroa. Ibai nagusienak Tamesis, Severn ibaia eta Humber dira. Ingalaterrako mendirik altuena Scafell Pike da, 978 metrorekin, Lake Districten.

Eskozia lurraldearen heren bat da (%32), 78.772 kilometro koadrorekin[8]. 800 uharte inguru ditu Eskoziak[9], batez ere bere mendebalde eta iparraldean; nabarmenak dira Hebridak, Orkadak eta Shetlandak. Eskozia da Erresuma Batuko naziorik menditsuena eta bere topografia Highlandeko Muga Failak markatzen du, haustura geologiko nabarmen bat Eskozia Arranetik mendebaldean Stonehavenera ekialdean gurutzatzen duena[10]. Faila honek bi eremu ondo bereizten ditu; iparraldean Highlandsak daude, eta hegoaldean eta ekialdean Lowlandsak. Highlandsak menditsuagoak dira, baita malkartsuagoak ere; bertan daude Eskoziako mendi nagusiak, baita Ben Nevis ere, Britainiar Uharteetako punturik altuena 1.345 metrorekin[11]. Lowlandeko eskualdeak, bereziki Clydeko fiordoaren eta Fortheko fiordoaren artekoa, Erdialdeko Lowland izenarekin ezagutzen dena, lauagoa da eta biztanle gehienak biltzen ditu; bertan daude Glasgow, hiririk populatuena eta Einburgo, hiruburua eta zentru politikoa. Hala ere, badaude mendiak lerro honen hegoaldean ere.

Gales lurraldearen %9 baino ez da, 20.779 kilometro koadrorekin[12]. Menditsua da, baina Hegoaldeko Gales ez da Iparraldeko Gales eta Erdialdeko Gales bezain menditsua. Hego Galesen dauden ingurune industrial nagusienak, batez ere Cardiff, Swansee eta Newport, eta Hegoaldeko Galesko Haranak bere hegoaldean. Galesko mendirik altuenak Snowdonian daude, Yr Wyddfa barne, 1.085 metrorekin, Highlandsetatik kanpo dagoen Erresuma Batuko mendirik altuena. Galesek 2.704 kilometro kostalde ditu. Hainbat uharte ere baditu, handiena Anglesey (Ynys Môn) da, ipar-mendebaldean.

Ipar Irlandak, Britania Handitik Irlandako itsasoak eta Ipar kanalak bereizia, 14.160 kilometro koadro ditu eta muino txikiz betea dago. Neagh lakua dago bertan, 388 kilometro koadrorekin Britainiar Uharteetako lakurik handiena dena azaleraren arabera[13]. Mendirik altuena Slieve Donard da, Mourne mendietan, 852 metrorekin.

Klima aldatu

Klima orokorrean epela da, hego-mendebaldeko haizeek Ipar Atlantiko korrontea gailentzen dute, baita Golkoko Korrontea edo The Gulf Stream eraginaren menpe ere. Egun gehienetan lainotuta, britaniar eguraldia aldakorra da oso, azkar aldatu dezake egun eguzkitsu batetik hotza eta euria aritzera.

Lurrazala aldatu

Batez ere muino eta mendixkek osatzen dute iparraldean eta hego-mendebaldean, eta lautadek eki eta hego ekialdean.

Muturrik beheena Fenland da (4 metro itsasoen azpian) eta altuena Ben Nevis mendia, 1.343 metroitsasoaren gainean.

Natur-Baliabideak aldatu

Erresuma batuak lau ekoeskualde ditu: Zeltar baso hostozabala, Ingalaterrako Lowlandseko pagadia, Ipar Atlantikoko baso heze nahastua eta Kaledoniar konifera basoa[14]. 2019ko Basoen Integritate Indizean 1,65/10etik atera zuen, munduko 161. herrialdea 172tik[15].

Ikatza, petrolioa, gas naturala, eztainua, kareharria, burdina, gatza, buztina, beruna, oloa, garagarra, lupulua, patatak, erremolatxa, azukrea, tomateak eta garia.

Abeltzaintza eta deribatuak: erdi, behi eta txerri-azienda, haragia, artilea, esnea eta gurina.

Industriak: burdingintza eta metalurgia, kimikoa, tresneri eta transformaziokoa, ehungintza eta elikagaigintza.

  • Iraunkor Uzta: %0
  • Iraunkor Larrea: %58,8886
  • Arboladia: %20
  • Besteak: %19 (1993ko datuak)

Hidrologia aldatu

Lur ureztatua 1.080 kilometro karratu hartzen du (1993ko datuak). Ibairik luzeenak Severn, Tamesis, Trent, Great Ouse eta Wye dira, ordena honetan.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) United Kingdom. 2021-05-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  2. «United Kingdom - Atlapedia® Online» www.atlapedia.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  3. «The Prime Meridian at Greenwich : Royal Observatory & history of astronomy : Astronomy fact files : Astronomy & time : Explore online : RMG» web.archive.org 2015-11-07 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  4. (Ingelesez) «How the Prime Meridian line is actually 100 metres away from first thought» The Independent 2015-08-13 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  5. «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  6. «The Channel Tunnel» web.archive.org 2010-12-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  7. (Ingelesez) England - Profile. 2011-12-12 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  8. «Facts, Information and Map of Scotland : Official online Gateway to Scotland» web.archive.org 2008-06-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  9. (Ingelesez) «The complete guide to the ... Scottish Islands» The Independent 2011-10-20 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  10. (Ingelesez) «Highland Boundary Fault from The Gazetteer for Scotland» www.scottish-places.info (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  11. (Ingelesez) «Great Britain’s Tallest Mountain Is Taller | Blog» www.ordnancesurvey.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  12. (Ingelesez) Profile: Wales. 2012-01-11 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  13. «CAIN: Background Information on Northern Ireland Society - Geography» cain.ulster.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  14. Dinerstein, Eric; Olson, David; Joshi, Anup; Vynne, Carly; Burgess, Neil D.; Wikramanayake, Eric; Hahn, Nathan; Palminteri, Suzanne et al.. (2017-04-05). «An Ecoregion-Based Approach to Protecting Half the Terrestrial Realm» BioScience 67 (6): 534–545.  doi:10.1093/biosci/bix014. ISSN 0006-3568. PMID 28608869. PMC PMC5451287. (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  15. (Ingelesez) Grantham, H. S.; Duncan, A.; Evans, T. D.; Jones, K. R.; Beyer, H. L.; Schuster, R.; Walston, J.; Ray, J. C. et al.. (2020-12-08). «Anthropogenic modification of forests means only 40% of remaining forests have high ecosystem integrity» Nature Communications 11 (1): 5978.  doi:10.1038/s41467-020-19493-3. ISSN 2041-1723. PMID 33293507. PMC PMC7723057. (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).

Kanpo estekak aldatu