Erregentzia (Indonesia)

Erregentzia (bahasa indonesiarrez kabupaten), Indonesiako probintzia baten banaketa administratibo bat da. Kabupaten izena, batzuetan, barruti edo udalerri bezala itzultzen da. Erregentziak, azpibarrutietan banatzen dira.

Historia aldatu

"Erregentzia" izena, herbeheretarren aro kolonialean sortzen da, non, erregentziak, "regentschap" (pluralean "regentschappen") bezala ezagutuak nederlanderaz, erregenteek administratzen zituzten. Erregenteak, hau da bertako buruzagiek, nagusiki musulmandarrak, eta tribuetako buruzagiek, herbeheretarrek baino protokolo maila altuagoak izan zituzten, herbeheretarrek Herbehereen ordezkari edo kontseilari lanak baino ez baitzituzten egin. Baina, botere legal eta militarra, Gobernari Orokorraren esku geratu zen Batavian (ondoren Jakarta), Javan, eta horregatik domeinatu zuen gobernu herbeheretarrak.

Kanpo estekak aldatu