Errege herria zuzenean erregearen mende dauden tokiek duten izendapen jurisdikzionala da, hau da, jaun jurisdikzionaltzat erregea bera zutena. Jaurerri terminoari kontrajartzen zaio.

Errege herria izateak ez du esan nahi erregea bera denik lur horien jabea; bere alodio jabeak ditu, erregeari dagozkien zergak ordaintzera behartuta daudenak. Erregeak badu, ordea, noble bati edo elizakoren bati toki hori jaurerritzat emateko ahalmena (salmenta edo hobari bidez).

Jaurerriaren zatirik nagusiena, hiri askeak ziren, bere alfozekiko jaun kolektibo bezala funtzionatzen zutenak. Horietatik gehienak, gorteetan boto zuten hamazazpiak ziren, gehienak, Ipar Goi Ordokikoak. Hegoaldeko Goi Ordokian, berriz, Ordena Militarren presentziak, asko mugatu zuen errege herrien presentzia, Mantxa aldean erregearen zuzeneko jurisdikziopean zegoen tokiari Villa Real (ondoren Ciudad Real) deitzea eragin zuena.

Izendapena, Erdi Aroko Gaztelan agertu zen arren, Hispaniar monarkiako erreinu guztiei ematen zitzaien Antzinako Erregimenean. Kontzeptu honek, bere zentzua galtzen du XIX. mendearen hasieran, jaurerrien ezabaketarekin, Cadizko Gorteek batasun jurisdikzionala ezartzen dutenetik.

Ikus, gainera aldatu

Aralarko Errege Sailak

Kanpo estekak aldatu