Ernst Lubitsch (Berlin, 1892ko urtarrilaren 29a - Hollywood, Los Angeles, 1947ko azaroaren 30a) Alemanian jaiotako film zuzendari judua zen. 1922an Hollywood-era joan zen, non film gehienak egin zituen. Haren ezaugarri nagusia "Lubitsch ukitua" zen, hau da, bere umore sarkastikoan oinarritutako ikusmoldea.

Ernst Lubitsch

Bizitza
JaiotzaBerlin1892ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak  (1936 -
Lehen hizkuntzaalemana
ingelesa
HeriotzaHollywood1947ko azaroaren 30a (55 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, idazlea, film-muntatzailea, zinema aktorea eta errealizadorea
Enplegatzailea(k)Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Jasotako sariak

lubitsch.com
IMDB: nm0523932 Allocine: 18 Rottentomatoes: celebrity/ernst_lubitsch Allmovie: p100296 TCM: 117116 TV.com: people/ernst-lubitsch
Find a Grave: 8495 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aitaren jostundegia utzi eta Max Reinhardt ospetsuaren konpainian sartu zen antzezle. Arrakasta handia lortu zuen, eta berak sorturiko pertsonaia judu barregarria zinemara egokitu zuen, harrera ezin hobea izan zituzten film laburretan. Txalo berberak irabazi zuten bere lehen film laburrekin: Momiaren begiak (1918, Die Augen der Mumie Ma), Carmen (1918). Pola Negri antzezlearekin aurrekontu handiko filmak egin zituen ondoren, besteak beste Madame Dubarry (1919), Ana Bolena (1920, Anna Boleyn). Hollywoodera joan zen Mary Pickford aktoreak kontrataturik, eta harekin egin zituen lehen filmetan, Rosita (1923) eta Ezkontzaren Katea (1924, The Marriage Circle), agerian du hain ospetsua egin zuen "Lubitsch ukitua": diruaren eta sexuaren grina zeharbidez eta alegiaz adierazten dituzten komedia dotoreak, baina barrearen azpian kritika mingotsa gordetzen dutenak. Ongi egokitu zituen bere dohainak zinema ahostuna, operetak eginez hasieran, eta ondoren komedia ironiko eta sentimental ahantzezinak. Haren beste zenbait lan aipagarri: Trouble in Paradise (1932), Design for Living (1933), To Be or Not to Be (1942).

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Lubitsch