Ernesto Cardenal Martínez (Granada, 1925eko urtarrilaren 20a - Managua, 2020ko martxoaren 1a) nikaraguar teologo, apaiz katoliko eta poeta izan zen.

Ernesto Cardenal


Nikaraguako kultura ministro

1979ko uztailaren 19a - 1987
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErnesto Cardenal Martínez
JaiotzaGranada (Nikaragua)1925eko urtarrilaren 20a
Herrialdea Nikaragua
HeriotzaManagua2020ko martxoaren 1a (95 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa
bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaColegio Centro América (en) Itzuli
Faculty of Philosophy and Literature, UNAM (en) Itzuli
(1942 - 1946)
Columbia Unibertsitatea
(1946 - 1947)
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Armando Rojas Guardia (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpoeta, apaiz katolikoa, eskultorea, margolaria, teologoa, itzultzailea, politikaria, apaiz katolikoa, idazlea, artista bisuala eta kultura ministroa
Jasotako sariak
InfluentziakThomas Merton
KidetzaAcademia Mexicana de la Lengua
Berlingo Arteen Akademia
Casa de los tres mundos (en) Itzuli
Genero artistikoalyricism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaZistertar
Alderdi politikoaNazio Askapenerako Fronte Sandinista
Unión Democrática Renovadora (en) Itzuli

Musicbrainz: 08e12c13-528a-4cf0-8f11-318791b56f86 Discogs: 643972 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Mexikon eta Estatu Batuetan Filosofia eta Letrak ikasi zituen, eta Kolonbian Teologia. Somoza diktadorearen aurkako matxinadan hartu zuen parte 1954. urtean. 1957an Gethsemaniko trapatar abadian (Kentucky, AEB) sartu zen, eta harreman handia izan zuen Thomas Merton lekaide eta poetarekin[1]. 1965ean apaiz egin zen eta berak sortutako Solentinameko komunitatean kokatu zen. FSLNn sartu zen, Anastasio Somozaren diktaduraren aurka borrokatzeko. 1979. urtean Kultura ministroa izendatu zuten. Hala ere, 1994an alderdia utzi zuen, Daniel Ortegarekin zituen desadostasunak zirela eta. Askapenaren teologiaren bultzatzaile nagusietakoa izanda, Vatikanoko agintariekin arazoak eduki zituen, bereziki Joan Paulo II aita santuarekin. 1984. urtean Vatikanoak apaizgotik aldendu zuen.

Oso idazle emankorra izan zen, eta olerkiak landu zituen batik bat, saioak idazteaz gain. Gaztelaniaz nagusiki lan egin bazuen ere, liburu asko alemanez argitaratu zituen, bai eta ingeles, frantses, kataluniera eta italierazko itzulpenak ere. Bere lanik ezagunena El Evangelio en Solentiname da, hainbat hizkuntzatara itzulitakoa.

Bibliografia aukeratua aldatu

  • "Epigramas" (1961).
  • "Poemas" (1961).
  • "Antología de la Poesía Norteamericana" (1963).
  • "Siete Salmos" (1964).
  • "Oración por Marilyn Monroe y otros poemas" (1965).
  • " La voz de un monje en la era nuclear" (1965).
  • "El Estrecho Dudoso" (1966).
  • "Zerschneide den Stacheldranht" (1967).
  • "Antología" (1967).
  • "Protest Achter Prikkeldraad" (1968).
  • "Homenaje a los Indios Americanos" (1969).
  • "Die Ratselhafte Gefagnisgeschichte" (1970).
  • "Vida en el Amor" (1970).
  • "En Bok om Karleken" (1971).
  • "Das Buch Von der Liebe Laeinamerikanische Psalmen" (1971).
  • "La Hora Cero y otros poemas" (1971).
  • "The Psalm of Struggle And Liberation" (1971).
  • "Von der Heiligkeit der Revolution" (1972).
  • "Kubanisches Tagebuch" (1972).
  • "To live is to Love" (1972).
  • "Amour, Secret du monde" (1972).
  • "Canto Nacional al F.S.L.N." (1972).
  • "Elet a Szeretetben" (1973).
  • "Oráculo sobre Managua" (1973).
  • "Dalla rovoluzione alla contemplazione política" (1974).
  • "Poesía nueva de Nicaragua" (1974).
  • "El Evangelio en Solentiname" (1975).
  • "La Santidad de la Revolución" (1976).
  • "Poesía Cubana de la Revolución" (1976).
  • "La Vita E'Sovversiva" (1977).
  • "Antología de poesía primitiva" (1979).
  • "Musik, vie zum Himmel steigt" (1981).
  • "Nostalgia del futuro" (1982).
  • "With Walker in Nicaragua and Other Early Poems 1949-1954" (1984).
  • "Quetzalcoatl" (1985).
  • " Los hijos del bosque de las palabras almas" (1986).
  • "Muyuki wa Mfumwetu Yezu Cristo ne Bamulondi Benda" (1986).
  • "Los ovnis de oro (poemas indios)" (1988).
  • "Cántico Cósmico" (1989).
  • "Ernesto Cardenal para niños" (1990).
  • "La noche iluminada de palabras" (1991).
  • "Del Monasterio al Mundo: Correspondencia entre Ernesto Cardenal y Thomas Merton" (1998).
  • "Vida Perdida" (1998).
  • "Los Años de Granada" (2002).
  • "Las ínsulas Extrañas" (2003).
  • "La Revolución Perdida" (2003).

Erreferentziak aldatu

  1. Jesús MAÑÚ IRAGUI (1990):Ernesto Cardenal, vida y poesía Universidad Simón Bolívar. Books.google.es

Kanpo estekak aldatu