Ernest Edward Mills Joyce (Bognor Regis, c.1875 - Londres, 1940ko maiatzaren 2a) Britainiar Errege Itsas Armadako (Royal Navy) marinel bat eta esploratzaile polar bat izan zen, Antartikako hiru espediziotan parte hartu zuen XX. mendearen hasieran.

Ernest Joyce

Bizitza
JaiotzaBognor Regis (en) Itzuli1875eko abenduaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1940ko maiatzaren 2a (64 urte)
Hezkuntza
HeziketaRoyal Hospital School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Navy

Biografia aldatu

Marinel umil baten semea, 1891. urtean itsasmutil gisa hasi zen bere lanbide ibilbidea. Hamar urte geroago Scott kapitainaren 1901-1904 urteen arteko Discovery espedizioan sartu zen lehen mailako marinel gisa. Espedizio horretan, Ernest Shackleton-i, Discovery-eko ofizialetako bat zenari inpresio on bat eragin zion. 1907an Shackleton-ek Joyce kontratatu zuen 1907-1909 Nimrod espedizioan Leren eta txakurren ardura hartzeko. Bere lanean ondo defendatu ostean, Australiako espedizio antartikoan egin zuen antzeko eginkizuna, Douglas Mawson-ek zuzendua 1911an, baina espedizioa utzi zuen, arrazoirik gabe, Tasmania utzi baino lehen.

1914an Shackletonek Joyce gonbidatu zuen 1914-1917ko Trans-Antartikako Espedizio Inperialean parte hartzeko, "Ross itsasoko taldea" izeneko laguntza taldeko kide gisa, leren eta txakurren arduraduna berriro ere. 1915 eta 1916 urteen artean Ross itsasoko taldeak pairatutako ezbehar batzuen ondoren, Joyce faktuan lider bihurtu zen, eta ondoren, Albert Domina irabazi zuen bere hiru lagunetako bizitza salbatzeagatik. Hala eta guztiz ere, espedizio horrek Joycen Antartikako esplorazioan parte hartzearen amaiera markatu zuen, nahiz eta beste espedizio batzuetara joateko saitu behin eta berriro.