Erdiko bokal itxi biribildu

Erdiko bokal itxi biribildua bokal mota bat da, zenbait hizkuntzetan erabilia dena. Bere Nazioarteko Alfabeto Fonetiko ikurra /ʉ/ marratua da (marrarik gabeko /u/-k atzeko bokal itxi biribildua errepresentatzen du), eta dagokion X-SAMPA ikurra } da.

Erdiko bokal itxi biribildu
ʉ
Kodetzea
X-SAMPA}
Kirshenbaumu"
Braille⠴⠥

Ezaugarriak aldatu

Bokalak
Ikus, gainera: Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa, Kontsonanteak
Aldatu Aitzineko Erdi-aitzineko Erdiko Erdi-atzeko Atzeko
Itxi
 
i • y
ɨ • ʉ
ɯ • u
 • ø̞
ɪ • ʏ
• ʊ
e • ø
ɘ • ɵ
ɤ • o
ɪ̈ • ʊ̈
ɤ̞ • 
ɛ • œ
ɜ • ɞ
ʌ • ɔ
ɐ • ɞ̞


ä • ɒ̈


a • ɶ
ɑ • ɒ
Ia-itxi
Erdi-itxi
Arteko
Erdi-ireki
Ia-ireki
Ireki
Ikurrak binaka agertzen diren kasuetan,
eskuinekoak bokal biribildu bat irudikatzen du.

Erdiko bokal itxi biribilduak hurrengo ezaugarriak ditu:

  • Bere garaiera itxia edo altua da. Honek esan nahi du mihia ahoaren sabaitik hurbil kokatzen dela, baina kontsonante bezala sailkatuko litzatekeen hersketarik sortu gabe.
  • Bere atzekotasuna erdikoa da. Honek esan nahi du mihia ahoaren erdialdean kokatzen dela, aitzineko bokalen eta atzeko bokalen erdibidean.
  • Bere biribiltasuna estutua da. Honek esan nahi du ezpainetako bazterrak tentsioan elkarturik daudela, hauen barne azala ikusten ez dela.

Munduko hizkuntzetan aldatu

Frantses estandarrak edo gaztelaniak ez dute erdiko bokal itxi biribildurik, ingelesaren hizkera askok bai (boot [bʉ̟ːt], "bota" esan nahi duena) eta baita suedierak ere (ful [fʉ̟ːl], "itsusi" esan nahi duena).

Euskaraz aldatu

Euskaraz amikuzeraz aurki daiteke soilik.[1] Orokorrean, ⟨ü⟩ grafiarekin irudikatzen da, eta zubererazko /y/-ren antzeko banaketa dauka.

Historia aldatu

/ʉ/ edo /y/ bokal itxi biribildu aitzineratua ez zen aitzineuskara edo euskara batu zaharraren inbentario fonologikoaren parte;[2] bokal hau ekialdeko hizkeretan gertatutako /u/ atzeko bokal itxiaren aitzinaratzearen ondorioz garatu zen.[3] Orpustanek XIV. mendean bokal honen garapena osaturik egongo litzatekeela erakutsiko lukeen adibide bat aipatzen du, iturria zehaztu gabe.[4] Egurtzegik aldaketa hau XIII. mendetik hurbil kokatzen du, okzitanieraz /y/-ren lehen isladapen grafikoak testigatzen diren garaiaren inguruan, alegia.[3] Zubererazko testuinguruetaz gain, amikuzeraz /u/ zaharra herskari belarren aurretik ere gorde da.[5]

Adibideak: suge, sukhalde.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Egurtzegi, Ander; Carignan, Christopher. (2020). «An acoustic description of Mixean Basque» The Journal of the Acoustical Society of America 147 (4): 2791–2802.  doi:10.1121/10.0000996. ISSN 0001-4966. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  2. (Gaztelaniaz) Michelena, Luis. (1977). Fonética histórica vasca. Diputación Foral de Guipúzcoa (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  3. a b (Ingelesez) Egurtzegi, Ander. (2017-01-01). «Phonetically conditioned sound change: Contact induced /u/-fronting in Zuberoan Basque» Diachronica 34 (3): 331–367.  doi:10.1075/dia.34.3.02egu. ISSN 0176-4225. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  4. (Frantsesez) Orpustan, Jean-Baptiste. (1999). La langue basque au Moyen Age: IXe-XVe siècles. Izpegi ISBN 978-2-909262-22-2. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  5. Camino Lertxundi, Iñaki. (2017). Amiküze eskualdeko (h)eskuara. Nafarroaka Gobernua, Herzkuntza Departamentua ISBN 978-84-946477-1-0. PMC 1004721863. (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).

Kanpo estekak aldatu