Epoxido

Kate karbonatatu bateko elkarren ondoko bi atomo oxigeno-atomo bakar batekin lotzen diren funtzioa; eter ziklikoen izen generikoa. Epoxido funtzioa duten makromolekulak itsasgarriak egiteko erabiltzen dira bereziki

Epoxido eter ziklokoei esaten zaie hiru atomotako eraztuna osatzen dutenean[1]. Eraztunak triangelu ekilateroa osatzen du kasik eta horrek atomoen arteko loturak asko tentsionatzen ditu. Hortaz sintesi organikorako oso elektroizale egoki bihurtzen ditu[2]. Ondoriz, gainerako eterrak baino erreaktiboak dira epoiidoak eta lehengai moduan prozesu kimiko askotan baliatzen dira. Normalean, pisu molekular baxuko epoxiak likido kolorge, ez-polar eta sarritan Lurrunkorrak izaten dira.

Epoxidoen egitura orokorra

Sarri karbono-kate baten elkarren ondoko bi atomo oxigeno-atomo bakar batekin lotzen diren funtzioari ere esaten zaio[1].

Bisfenol A diglizidil eterra

Hizkeran arruntean epoxi ere esaten zaie, epoxido batzuen polimerizazioz sortutako epoxi erretxinen izenaren isla moduan.

Epoxido ezagunenak etilen oxidoa, propilen oxidoa, epiklorohidrina eta bisfenol A diglizidil eterra dira.

Erreakzioak aldatu

Hidrolisia eta nukleozaleen adizioa aldatu

 
Epiklorohidrina

Alkoholak, ura, aminak, tiolak eta beste erreaktibo asko erraz izaten dituzten adizio-erreakzioak epoxidoekin. Erreakzio horiek epoxi itsasgarrien eta glikolen produkzioan garrantzia handia dute[3]. Erreakzioa ingurune azido zein basikotan gerta daiteke. Adibidez, epoxidoen hidrolisiak ingurune azidotan grikolak ematen ditu.

Polimezazioak eta oligomerizazioak aldatu

Epoxidoen polimerizazioak polieterrak sortzen ditu. Adibidez, etilen oxidoa polimerizatzen denean poli(etilen glikol)a ematen du[3].

 
Etilen oxidoa

Etilen oxidoak alkohol edo fenol batekin erreakzionatzen duenean etoxilazioa gertatzen da

ROH + n C2H4O → R(OC2H4)nOH

Anhidridoekin epoxidoek poliesterrak sortzen dituzte[4].

Erreferentziak aldatu

  1. a b «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  2. Vicario Rodriguez, Jose Luis & Moreno Benitez, Maria Isabel. (2009). Kimika organiko industriala. EHU, 79 or. ISBN 978-84-692-7831-4..
  3. a b Ullmann's encyclopedia of industrial chemistry. (Sixth edition. argitaraldia) ISBN 978-3-527-30673-2. PMC 751968805. (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  4. Longo, Julie M.; Sanford, Maria J.; Coates, Geoffrey W.. (2016-12-28). «Ring-Opening Copolymerization of Epoxides and Cyclic Anhydrides with Discrete Metal Complexes: Structure–Property Relationships» Chemical Reviews 116 (24): 15167–15197.  doi:10.1021/acs.chemrev.6b00553. ISSN 0009-2665. (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).

Kanpo estekak aldatu