Enrique Líster Forján (Ameneiro, Coruña, Galizia, 1907ko apirilaren 21a - Madril, Espainia, 1994ko abenduaren 8a) militar eta politikari komunista izan zen.

Enrique Líster

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEnrique Líster Forján
JaiotzaAmeneiro (en) Itzuli1907ko apirilaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1994ko abenduaren 8a (87 urte)
Hobiratze lekuaMadrilgo hilerri zibila
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaInternational Lenin School (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta sindikalista
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrepublikako Herri Armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Find a Grave: 26126475 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Kuban izan zen haurretan, hara joan bere gurasoekin batera. Primo de Riveraren diktadura-garaian Espainiara itzuli zen, eta politika-arazoak zirela eta, erbestera jo behar izan zuen. Espainiako Alderdi Komunistako kidea zen, eta Errusiako akademia militar batean ikasi zuen 1932-1935 urte-bitartean. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, V. erregimentuko komandante izendatu zuten, eta Ebroko guduan parte hartu zuen. Gerra galdu ondoren Errusiara joan zen, eta Bigarren Mundu Gerran Armada Gorrian borrokatu zen. Jeneral egin zuten. 1968an utzi zuen Espainiako Alderdi Komunista, sobietarrak Txekoslovakian sartu izana gaitzetsi zuelako alderdi horrek. 1970ean, Partido Comunista Obrero Español izeneko alderdia, sobietarren zalea, sortu zuen, eta 1977ko hauteskundeetan ez zuen diputatu-posturik lortu.

Bi oroitzapen-liburu eman zituen argitara: Nuestra guerra (1977) eta Basta (1983).

Erreferentziak aldatu