Enola Gay Bigarren Mundu Gerran, 1945eko abuztuak 6an Little Boy izenez bataiatu zen lehen bonba atomikoa Hiroshima hiri japoniarrean jaurti zuen Boeing B-29 Superfortress modeloko hegazkin bonbaketari bati emandako izena da. Enola Gay, bonba atomikoak jaurtitzeko aldatutako 15 Boeing B29 Superfortress bonbaketarietako bat, Tinianetik abiatu zen, Mariana uharteetako uharte txiki bat dena. Hegazkinaren izena bere pilotua zen Paul Tibbets koronelaren amarena zen (Enola Gay, Gordon Thomas eta Max Morgan Wittsena). Hiru egun beranduago, beste B29 batek, Bockscar izenekoa, bigarren bonba atomiko bat jaurti zuen, Fat Man izenekoa, Nagasakin. Little Boy eta Fat Man izan dira hirien aurka jaurtitako bi arma nuklear bakarrak.

Enola Gay
Historia
Zerbitzuaren hasiera 1945eko maiatzaren 18a
Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak 1945eko abuztuaren 6a, 1945eko abuztuaren 9a
Zerbitzuaren amaiera 1946ko uztailaren 24a
Kokapena
Koordenatuak38°54′39″N 77°26′39″W / 38.9108°N 77.4442°W / 38.9108; -77.4442

Enola Gay erabat zaharberritua izan da eta gaur egun Smithsonian institutuko Aire eta Espazioaren Museo Nazionaleko Steven F. Udvar-Hazy zentruko hangar batean erakusten da, Virginian dagoen Washington-Dulles Nazioarteko Aireportuan.

Tripulatzaileak aldatu

 
Enola Gay Hiroshimako bonbaketaren ondoren
 
Enola Gay Aire eta Espazioaren Museo Nazionalean, AEB.

Hegazkin bonbaketariko hamabi tripulatzaileak 1945eko abuztuak 6an honako hauek ziren:

Enola Gayren erakusketari buruzko polemika aldatu

Bere egungo kokapena Smithsonian institutuko Aire eta Espazio Museo Nazionalean protesta ugariren arrazoia izan da, ez bait da Estatu Batuek Japoniari egindako eraso atomikoaren suntsipenezko ondorioen erakusketa materialik eta informaziorik erakusten, gaur egun oraindik jasaten ari diren kalteak. Smithsonianek ezetz esan die eskakizun hauei, museoko hegazkinen informazioa funtsean teknikoa dela argudiatuz, eta ez du eman zitzaien erabilera zehatza deskribatzen.

Bitxikeriak aldatu

  • Hegazkinaren izena pilotuaren amaren izena da, Enola Gay Tibbets
  • Robert Lewis kapitainaren sorpresazko jarrera: 'Jainko maitea, zer egin dugu?'.
  • Orchestral Manoeuvres in the Dark (OMD)k 1980an "Enola Gay" izeneko kantu bat argitaratu zuen, Hiroshimako erasoari eginiko erreferentzia argia.
  • Enola Gay erregaiz betetzeaz arduratu zen militarraren semea aurki dezakegu, Smithsonianeko Aire eta Espazioko Museo Nazionaleko gidarietako bat da.
  • Grave Digger heavy metal talde alemaniarrak "Drop the bomb (Enola Gay)" izeneko kantu bat du 1986ko bere "Wargames" bilduman.
  • Iron Maidenek hegazkin bonbaketari honi erreferentzia egiten dio bere "Tailgunner" kantuan, 1990eko "No Prayer For The Dying" bildumakoa.
  • Andrés Calamarok "Enola Gay" izeneko kantu bat du 2000ko El Salmón ekoizpenean.
  • Rushek Manhattan Project kantua du, non azken bertsoan hegazkin bonbaketari hau aipatzen den (The pilot of enola gay/Flying out of the shockwave).
  • Waterworld filmean Enola izeneko pertsonaia bat dago (baina ez du bonbarekin zerikusirik, Enola Alone "bakarrik" hitzaren alderantzizko idazkera bait da, filmearen istorio posapokaliptikoak pertsonaia honekin aipaturiko hegazkina gogorarazten du).
  • Massacrek "Sembrar Sembrar" kantua du, non hegazkinari erreferentzia egiten dion.
  • Rimmel taldeak "Enola Gay" izeneko gaztalaniazko kantua du, 1986an argitaratua.
  • Witchhammer trash metal talde norvegiarrak Enola Gay izeneko kantu bat du 1990eko "1487" bilduman.
  • Turbo talde poloniarrak Enola Gay izeneko kantu bat du, hegazkinari erreferentzia eginez, 1990eko Dead End bilduman.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu