Enki Bilal (Belgrad, 1951ko urriaren 7a) marrazkilari frantsesa da, jatorriz jugoslaviarra. Hamar urte zituela iritsi zen Frantziara.

Enki Bilal

(2010)
Bizitza
JaiotzaBelgrad1951ko urriaren 7a (72 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, film-zuzendaria, ilustratzailea, gidoilaria, margolaria, posta zigilu diseinatzailea eta telebista-ekoizlea
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak

enkibilal.fr
IMDB: nm0082094 Allocine: 11374 Allmovie: p81853 Edit the value on Wikidata

Ibilbide artistikoa aldatu

1972an debutatu zuen Pilote aldizkariko komikian. Han Pierre Christin gidoigilea ezagutu zuen. Elkarrekin hainbat kontakizun sortu zituzten, politika-fikziozkoak, besteak beste: Les Phalanges de l´ordre noir (1978-1979, Ordena beltzeko Falangeak), Partie de chasse (1981-1983, Ehizaldia). Enki Bilalek berak sortu zituen La Foire aux immortels (Hilezkorren feria) kontakizuneko gidoiak. Lan horretan XXI. mendeko Parisera iristen dira Egiptoko mitologiako jainkoak. Kontakizun horrek bi luzapen izan zituen, La Femme piège (1986, Emakume-iruzurra) eta Froid Équateur (1992, Ekuatore hotza). 1998an Bilalek Le Sommeil du monstre (Munstroaren loa) trilogia hasi zuen, Sarajevoren bonbardaketaren oroitzapena batetik, eta, bestetik, erlijio-integrismoen arteko elkartasunaren irudia hartzen duen totalitarismoa nahasten dituena.

Komiki lanez gainera, hainbat liburutako azalak marraztu zituen, eta baita film iragarkiak ere (Alain Resnaisen Mon Oncle d´Amerique, Werner Herzogen Pays où rêvent les fourmis vertes). Filmetarako dekorazioak ere egin zituen: Alain Resnaisen La vie est un roman (Bizitza eleberri bat da), Jean-Jacques Annauden Le nom de la rose (Arrosaren izena). Filmak ere zuzendu zituen: Bunker Palace Hotel (1989, Jean-Louis Trintignant eta Carole Bouquetekin batera), Tykho Moon (1997, Richard Bohringer eta Julie Delpyrekin batera), Immortel: ad vitam (2004).

Obra aldatu

Komikiak aldatu

  1. La Foire aux immortels, 1980.
  2. La Femme piège, 1986.
  3. Froid Équateur, 1992.
  1. Le Sommeil du Monstre, 1998.
  2. 32 Décembre, 2003.
  3. Rendez-vous à Paris, 2006.
  4. Quatre ?, 2007.

Filmak aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enki Bilal