Enfisema Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoaren (BGBK) mota bietako bat da, bronkitis kronikoarekin batera. Beraz, arnas gaixotasun butxatzaile kronikoa da. Odola bronkioetara isurtzean sortzen da, arnasketarako blokeo kronikoa eraginez. Terapia ohikoena hodi moduko bat zintzurritik sartu eta odol guztia xurgatzea da, azido esterikoa erabiliz gogortuta egon daitekeen odola biguntzeko.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Enfisema
Deskribapena
Motaarnas gaixotasuna, emphysema (en) Itzuli
Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa
Espezialitateapneumologia
Arrazoia(k)Erretze
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakoxtriphylline (en) Itzuli, aminophylline (en) Itzuli, acetylcysteine (en) Itzuli, Teofilina, acefylline (en) Itzuli eta dyphylline (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKJ43.8
GNS-9-MK492.8
GNS-10J43
OMIM130700
DiseasesDB4190
MedlinePlus000136
eMedicine000136
MeSHD011656
Disease Ontology IDDOID:9675

Definizio zehatza anatomia patologikoaren bidez egin behar da, anamnesia eta proba erradiologikoak (erradiografiak eta OTAk) oso susmagarriak izan arren.

Tabakismoa da eragile nagusia, baina kasu batzuetan alfa-1-antitripsina izeneko entzimaren gabezia ikusten da.

Epidemiologia aldatu

Epidemiologiari[1] dagokionez, birikietako enfisema 40 urte baino gehiagoko pertsonengan eragina duen gaixotasuna da orokorrean. Mundo osoan zehar gutxi gora-behera 210 milioiek pairatzen dute eta horietatik urtero 3 milioiei heriotza eragiten die. Birikietako enfisemaren kausarik arruntena tabakoaren kontsumoa da, baina beste inguruneko faktoreek ere eragina dute.

Gizonezkoetan askoz ohikoagoa izaten da. Hala ere, azken urteotan tabako kontsumoaren, kearen eta inguruneko arrisku faktoreen ondorioz, emakumeetan intzidentzia nabarmenki igo da, bi sexuetan intzidentzia parekoa bihurtuz.

Arrisku faktore genetikoak dituzten pazienteen artean, alfa-1-antitripsinaren eskasiak eraginda fenotipoaren arabera birikietako enfisema arinago pairatu dezakete.

Enfisema
 
Deskribapena
Motaarnas gaixotasuna, emphysema (en)  
Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa
Espezialitateapneumologia
Arrazoia(k)Erretze
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakoxtriphylline (en)  , aminophylline (en)  , acetylcysteine (en)  , Teofilina, acefylline (en)   eta dyphylline (en)  
Identifikatzaileak
GNS-10-MKJ43.8
GNS-9-MK492.8
GNS-10J43
OMIM130700
DiseasesDB4190
MedlinePlus000136
eMedicine000136
MeSHD011656
Disease Ontology IDDOID:9675

Sarrera anatomikoa aldatu

BIRIKAK

Birikak arnas aparatuaren organorik garrantzitsuenak dira. Gizakiak bi birika ditu, bihotzaren alde bietan kokatuta daudenak.

Giza birika batek 6 litro aire eduki ditzake bere barnean, baina arnastean barneratu eta kanporatzen dugun kantitatea txikiagoa da.

Eskuineko birika aldatu

Hiru lobulutan banatuta dago.

Goiko lobulua aldatu

  • 1. segmentua.
  • 2. segmentua.
  • 3. segmentua.

Erdiko lobulua aldatu

  • 4. segmentua.
  • 5. segmentua.

Beheko lobulua aldatu

  • 6. segmentua.
  • 7. segmentua.
  • 8. segmentua.
  • 9. segmentua.
  • 10. segmentua.

Ezkerreko birika aldatu

Goiko lobulua aldatu

  • 1. segmentua.
  • 2. segmentua.
  • 3. segmentua.
  • 4. segmentua.
  • 5. segmentua.
 
Bihotza eta birikak

Beheko lobulua aldatu

  • 6. segmentua.
  • 7. segmentua.
  • 8. segmentua.
  • 9. segmentua.
  • 10. segmentua

Kausak eta Etiologia aldatu

Biriketako enfisemren eragilerik[2] nagusiena aireko narritagarriak izaten dira.

  • Tabakoaren eta marihuanaren kea
  • Aireko kutsadura
  • Gasen ekoizpena
  • Ikatza eta silizearen hautsa  

Hala ere, oso gutxitan birikietako enfisema beste bi eragileren ondorioz osa daiteke:

  1. Birikietako enfisema hereditarioa: hau emango da alfa 1 antitripsinaren eskasia dela eta. Entzima hau anitproteasa bat da albeoloetako funtzio egokirako oinarrizkoa dena. Infekzioak ematen direnean hantura erreakzioa emango da eta horren ondorioz makrofagoek eta lisatutako zelula immunologikoek proteasak askatuko dituzte. Proteasa hauek efektu negatiboa izango dute birikako ehun konektiboan. Hori saihesteko hepatozitoek antiproteasak jariatuko dituzte, zehazki alfa 1 antitripsina. Izan ere, hauek albeoloetan proteasak neutralizatuko dituzte, haien eragin negatiboa murriztuz. Beraz, arazo genetiko honen ondorioz antiproteasa horien kopurua murriztean birikietako ehun konektiboa kaltetuko da.
  2. Birikietako gaixotasun obstruktibo kronikoa: Kasu honetan anitproteasa eta alfa 1 antitripsinaren ekoizpena egokia da baina proteasen maila altua izango da. Beraz,  antiproteasek ezin izango dute proteasa guztiak neutralizatu, enfisema eraginez. Narritagarriak , tabakoak eragindako kea hain zuzen ere, makrofagoen aktibazioa eragingo du eta hauek aldi berean erradikal askeak askatuko dituzte alfa 1 antitripsina inaktibatuko dutenak. Gainera, C5 konbertasaren aktibazioak beste agente kimiotaktikoen (eosinofiloak eta neutrofiloak erakarriko dutenak) jariapenarekin batera proteasa gehiago askatzea eragingo du. Horren ondorioz, antiproteasa maial lokalak agortuko dituzte, horrela albeolo enfimatosoan desorka bat osatuko da, espazio intralbeolarraren fibra elastikoak suntsituko dituenak.

Klasifikazioa aldatu

Lau enfisema mota bereizten dira kaltetutako eremuaren arabera:

Zentrolobularra/zentroazinarra aldatu

Hurbileko lobulutxua dago kaltetuta arnas bronkioloen suntsiketaren eta goiko lobuluen dilatazioaren ondorioz (albeolo distalak kaltetu gabe). Enfisema kasuen %95-a mota honi dagokio. Erretzaileetan hau izango da sintoma nagusietako bat, normalean bronkitis kronikoarekin erlazionatzen delarik.

Panazinarra aldatu

Albeoloak uniformeki suntsitzen ditu eta kasu gehienetan birikaren oinaldean agertzen da. Alfa-1-antitripsina gutxitasuna duten paziente homozigotoetan ematen da.

Paraseptala aldatu

Lobulutxoen periferian du eragina. Arnas bideen egitura distalak, albeolo hodiak eta albeolo zakuak kaltetzen ditu, hain zuzen ere.  Gainera, pleura orrian kaltetzen denez, pleura arteko espazioa handituko da. Batzuetan neumotoraxarekin erlazionatzen da.

Irregularra aldatu

Azinoa modu irregularrean kaltetu egiten duen enfisema orbaintzailea da. Kasu gehienetan asintomatikoa da.

KLASIFIKAZIO TAULA
MOTA KALTETUTAKO EREMUA
Zentrolobularra Hurbileko lobulutxua.
Panazinarra Albeoloak uniformeki.
Paraseptala Lobulutsuen periferia
Irregularra Azinoa modu irregularrean

Sintomak aldatu

Enfisema jasaten duten gaixoek maizago kontatzen dute arnasestua eztula edo espektorazioa baino.

Zeinuak aldatu

Miaketa fisikoan, klasikoki enfisemadunei "pink puffer" edo "putzegile arrosak" deskripzioa eman diote, arnasestuagatik putz eta putz dabiltzanez.

Auskultazioan, butxadurak eragindako hotsak entzuten dira normalean: Txistu-hotsak, korrokak eta isiltasuna.

Diagnostikoa aldatu

Diagnostikoa[3] burutzeko, medikuak hainbat froga mota egingo ditu. Lehenik eta behin esku bidezko diagnostikoa (adibidez, auskultazioa) burutuko du eta enfisema egongo delako susmoan beste zenbait frogak egingo ditu:

Argazki frogak aldatu

  • Torax erradiografia: Toraxeko erradiografia batek enfisema garatu bateko diagnostikoa konfirmatzen laguntzen digu eta beste gaixotasun batetako sintomak  izan arren hauek baztertzen. Hala ere, erradiografia bat ez da inoiz nahikoa izango gaixotasun hau diagnostikatzeko.
  • Ordenagailu bidezko tomografia (TC): Ordenagailu bidezko tomografiaren bidez X izpiekin harturiko hainbat irubi konbinatzen dira bista eta mozketa tranbertsal desberdinak lortzeko.

Laborategi frogak aldatu

Proba analitikoetan,eskumuturretik hartutako odola analizatu daiteke birikek zenbat oxigeno transferitzen duten eta zenbat karbono dioxido hartzen duten ikusteko.

 
Torax erradiografia

Birika funtzionamenduaren frogak aldatu

Froga hauek ez-iinbaditzaileak dira.

Hauek, birikek gorde dezaketen aire kantitatea eta bertara ea ondo sartzen eta ateratzen den ere neurtzen dute.

Gainera,  espirometriaren bidez, oxigenoa odolera ondo transferitzen den neurtu daiteke. Hau, froga erabiliena da eta espirometro baten bidez egiten da, zeinetan pazienteak putz egiten duen. Butxaduraren indikatzailea FEV1 (Forced Expiratory Volume in 1 Second) da, hau espirazio fortzatuaren lehen segunduan botatzen den aire kantitatea da. Honen arabera larritasunaren hiru maila daude:

1. Enfisema arina: FEV1 %60-80a.

2. Enfisema ertaina: FEV1 %40-60a.

3. Enfisema larria: FEV1 <%40a.

Beste parametro bat FVC (Capacidad vital forzada), hau behin oso sakon inspiratzean esalatzean bota daitekeen aire kantitate masimoa da. Normalean, FVC-aren %75-80 lehen segunduan ateratzen da.

Beraz FEV1/FVC ratioa %70-a baina txikiagoa bada, pertsonak gaixotasuna izango du.

Proba osagarri nagusia espirometria da, non ikusten baita biriketako gaitasuna. Butxaduraren indikatzailea FEV1 (Forced Expiratory Volume in 1 Second) da. Honen arabera larritasunaren hiru maila daude:

Erradiografietan ez da gauza berezirik ikusten normalean, enfisemadun batzuengan berezko patroiak ikusten diren arren.

Proba analitikoetan, azkenik, oxigenoaren murrizketa eta azido karbonikoaren igoera ikus ditzakegu kasu larriengan.

Tratamendua aldatu

Enfisema ezin daiteke sendatu, baina tratamenduak[4] sintomak arindu ditzake eta gaixotasunaren progresioa atzeratu.

Sendagaiak aldatu

  • Erretzeari uzteko sendagaiak. Bupropion klorhidratoa eta vareniclina bezalako farmakoak erretzeari uzten lagundu dezakete. Erretzeari uztea funtsezkoa da gaixotasunaren progresioa gelditzeko.
  • Bronkodilatadoreak. Eztula, arnas falta eta arnasteko zailtasuna arintzen dute estuturiko arnasbideak zabalduz. Dena den, enfisemaren aurrean ez dira asmaren edo brokitis kronikoaren aurrean bezain eraginkorrak.
  • Esteroide inhalatuak. Aerosol moduan arnasturiko kortikoesteroideak arnas falta arindu dezakete baina epe-luzeko erabilerak hezurrak ahuldu ditzake eta presio arterial altua, kataratak eta diabetesa eragin.
  • Antibiotikoak. Enfisemaz gain infekzio bat garatzekotan, adibidez neumonia edo bronkitis akutua.

Terapiak aldatu

  • Birika erreabilitazioa. Birika erreabilitazio programek arnasketa ariketak eta arnas falta murrizteko teknikak erakusten dituzte, ariketa gaitasuna hobetzen delarik (arnas fisioterapia). Nutrizioaren inguruko aholkuak ere ematen dira. Izan ere, pertsona askok enfisemaren lehen faseetan pisua galdu behar izaten dute, fase aurreratuetan ordea pisua lortu behar izan ohi dute.
  • Oxigeno gehigarriak. Enfisema larria edota odolean oxigeno maila baxua izatekotan, oxigeno gehigarria erabiltzen da oxigeno mailak erregulatzeko etxean eta ariketa fisikoa egiterakoan. Paziente askok oxigenoa 24 orduz erabiltzen dute. Ohikoena sudur-hobietan ahokatzen den tutu mehe baten bidez ematea da.

Kirujia aldatu

Enfisemaren larritasunaren arabera kirurgia teknika ezberdinak gomendatuko dira. Hauen artean:

  • Birika bolumenaren murriztapena. Kalteturiko birika ehunaren zati txikiak erauzten dira. Honela beste birika ehuna era eraginkorragoan lan egingo du arnasketa erraztuz.
  • Birika transplantea. Enfisema larria izatekotan eta beste aukerak huts egin badute, aukera onena izaten da.

Gaixotasun antzekoak aldatu

Asmarekin nahasten da askotan gaixotasun hau.

Pronostikoa eta arazoak aldatu

Biriketa enfisema dute pertsonek erraztasun handiago dute hainbat gaixotasun garatzeko:

  • Birikaren kolapsoa, (neumotoraxa): biriketako enfisema duen pertsonengan birika baten kolapsoa mortala izan daiteke; izan ere, haien biriken funtzionamendua berez mugaturik dago.
  • Bihotzeko arazoak: egoera kronikoetan enfisemak bihotza eta birikak konektatzen dituen arteriaren presioa handitzen du. Ondorioz, bihotza hipertrofiatu egiten da odola biriketara ponpatzeko. Honek sobrekarga eta ahulezia sortzen du eskuineko bentrikuluan, eskuineko bihotz gutxiegitasuna sortuz.
  •  
    Neumotorax espontaneoa
    Zulo handien eraketa biriketan, bulla erraldoiak: enfisema duten pertsona batzuk biriketan ponpa moduko espazio hutsak eratzen dituzte. Bulla hauek birika erdia bezain handiak izan daitezke. Ondorioz, birika zabaltzeko espazioa erdira murriztu dezakete, gainera hauek infekta daitezke neumotorax egoera bat sortzera bultzatuz.

Gomendioak aldatu

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Enfisema pulmonar: Epidemiología, Patología y Tratamiento | Arriba Salud» Arriba Salud Vida Saludable 2017-08-13 (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  2. (Gaztelaniaz) «Causas de un enfisema pulmonar» Enfisema.net (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) «Diagnóstico de un enfisema pulmonar» Enfisema.net (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) «Tratamiento de un enfisema pulmonar» Enfisema.net (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).

Kanpo estekak aldatu