Egun, energia-erreserba eta -kontsumoak garrantzi handia dute mundu mailan.

Artikulu honetan SI sistemako (Sistema Internazional)unitate, aurrizki eta magnitudeak erabiltzen dira. Potentzia wattetan (W) eta energia jouletan (J) idatziko dira, watt bat joule zati segundo bat izanik.

2005ean, munduko energia-kontsumoa 500 EJ-koa (5 x 1020 J) izan zen. Energia honen zatirik handiena, % 86,5 zehazki, erregai fosilak erretzetik zetorren. Hau potentziarekin aldaratuz gero, 15 TW-ko (1.5 x 1013 W) potentziaren baliokide izango litzateke.

Munduko energia-baliabide gehienak eguzki-erradiaziotik datoz. Energia honen zati bat energia fosil bihurtzen da, eta beste zati bat, modu zuzenean edo ez hain zuzenean erabilia izan daiteke, adibidez, energia eolikoa, hidraulikoa edota olatuen energia. Eguzki-konstante deritzo atmosferaren kanpoaldeko azalera-unitate batera iristen den eguzki-erradiazio elektromagnetiko perpendikularrari. Konstante honek eguzki-erradiazio mota guztiak biltzen ditu, ez argi ikusgarria soilik. Metro karratuko 1.366 watt-eko balioa du; hala ere, % 6,9ko gorabehera izaten du urte osoan zehar. Eguzkiak Lurrarekiko duen distantziaren aldaketaren ondorioz gertatzen da gorabehera hori. 1.412 W/m2-eko balioa izaten du urtarril hasieran eta 1.321 W/m2-ekoa uztail hasieran. Hori horrela izanik, Lurraren azalera totala, 127.400.000 km2, kontuan hartuz lortzen den potentzia 1,740×1017 W-ekoa da. Gainontzeko energia-baliabideen balioak aldakorrak dira. Baliabide fosilak 0,4 YJ (1 YJ = 1024 J) emateko gai izango lirateke eta uranioaren moduko erregai nuklearrak 2,5 YJ.

Kontsumoa aldatu

Industria Iraultzatik munduko eregia-kontsumoa modu etengabean hazten joan da. 1890ean, erregai fosilen kontsumoak industrian eta etxebizitzetan erabilitako biomasa-kontsumoa berdindu zuen, eta 1900. urtean, energia-kontsumo orokorra 0,7 TW-ekoa (0,7×1012 W) izan zen.

Erregai fosilak aldatu

XX. mendean erregai fosilen erabilera hazi egin zen. 1980. eta 2004. urteen artean, urtero % 2 hazi zen hauen erabilera. 2006an Estatu Batuetako Administrazioak eman zuen informazioaren arabera, 2004an izandako 15 TW-eko energia-kontsumoa honela banatzen da.


Erregai mota Potentzia TW-etan Energia/urte EJ-tan
Petrolioa 5,6 180
Gasa 3,5 110
Ikatza 3,8 120
Hidroelektrikoa 0,9 30
Nuklearra 0,9 30
Geotermikoa, eolikoa,
eguzkia, biomasa
0,13 4
Guztira 15 471


XVIII. eta XIX. mendeetan izandako Industria Iraultzan ikatza erabili zen gehien bat. Autoak eta hegazkinak agertu eta elektrizitatearen erabilera handiagotzen hasi zenean, petrolioa bihurtu zen erregai garrantzitsuena. Hau XX. mendean gertatu zen. Petrolioaren erabilera are gehiago handitu zen 1.920 eta 1.973 artean bere prezioa jaitsi zenean. 1973. eta 1979. urteen artean izandako petrolio-krisiaren ondorioz, petrolioaren kontsumoa murriztu egin zen. Hori dela eta, ikatza eta energia nuklearra hasi ziren erabiltzen elektrizitatea sortzeko.

Japonian izan zuen petrolioaren krisiak eragin handiena. Honen ostean, hobekuntza handiak egin zituzten eta honi esker, egun, hazkuntza handiena duen erregai fosila bihurtu da petrolioa. Hala ere, eguzki-energia fotovoltaikoa erregai fosilen tokia hartzen ari da.

Energia nuklearra aldatu

 
Energia nuklearra.

2005. urtean energia totalaren % 6,3 energia nuklearra izan zen. 2006an gora egin zuen energia nuklearraren produkzioak, 2.685 TWh produzitu ziren; hau da, munduko elektrizitate guztiaren % 16 energia nuklearretik zetorren. 2007ko azaroan, 439 zentral nuklear zeuden martxan mundu osoan. Hauen kapazitate totala 372.000 MW-ekoa zen. Beste 33 zentral eraikuntza-prozesuan zeuden, 94 planteatuta eta beste 222 proposatuta. Egun, energia nuklearra erabiltzen ez duten nazioen artetik, hogeita bost nazio, zentral nuklearrak eraikitzen ari dira. Beste nazio batzuk, aldiz, energia nuklearraren erabilera deuseztatu nahian dabiltza, baina, oraingoz, Italiak soilik jarri du praktikan; hala ere, zentral nuklearrak erabiltzen dituzten herrialdetatik jarraitzen du inportatzen elektrizitatea. Honez gain, Austria, Filipinak eta Ipar Koreak zentral nuklearrak eraiki dituzte, baina martxan jarri aurretik, berauen erabilera debekatu dute.

Energia berriztagarriak aldatu

 
Energia berriztagarria.

XX. mende amaieratik, energia berriztagarriak hazten joan dira. 2004an munduko kontsumo energetikoaren % 7 energia berriztagarrietatik zetorren, eta 2005ean hogeita hemezortzi mila miloi dolarreko inbertsio totala egin zen berriztagarrietan. Egun, Alemania eta Txina dira energia mota honen alde egin duten herrialde esanguratsuenak.

Kanpo estekak aldatu