Endeavour (euskaraz: «Ahalegin»; NASA izendapena: OV-105) NASAren espazio anezka bat izan zen, guztietan zerbitzuan egon den bosgarrena eta gaurdaino azkena.

Endeavour (anezka)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaRockwell International (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ekoizpen-lekuaAir Force Plant 42 (en) Itzuli
Historia
Lehen hegaldia1992ko maiatzaren 7a
Deployment
Docking
Docking
Eraikuntza1987ko irailaren 28a - 1990eko uztailaren 6a
Permanent exhibition2012ko urriaren 30a -
Contract awarding 1987ko uztailaren 31
Rollout 1991ko apirilaren 25a
Delivery 1991ko maiatzaren 7a
Maiden flight 1992ko maiatzaren 7a
Last flight 2011ko maiatzaren 16a
KudeatzaileaNASA
JabeaNASA 1991-2011ko urriaren 11
California Science Center (en) Itzuli 2011ko urriaren 11-
Kokapena
Honen parteSpace Shuttle program (en) Itzuli, space mission (en) Itzuli eta California Science Center (en) Itzuli
Koordenatuak34°00′58″N 118°17′15″W / 34.0162°N 118.2874°W / 34.0162; -118.2874
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriLos Angeles konderria
Charte city Los Angeles
Ezaugarriak
Dimentsioak17,86 (altuera) × 37,237 (luzera) m
Masa78.000 kg eta 70.329,5 kg

Izena XVIII. mendeko HMS Endeavour britainiar itsasontziari zor dio, hain zuzen ere, James Cook kapitaina eta esploratzailearen agindupean egon zen ontzia. Izena Apollo 15 hegaldiaren aginte-moduluaren omenez ere badarama.

1987an Endeavour anezkaren eraikuntza hasi zen, 1986ko istripuan galdutako Challenger eskifaia ordezkatu zezan. Bere eraikuntzan Discovery eta Atlantis eskifaien ordezko osagai edo piezak ere erabili ziren. Nahiago izan zen Endeavour eraikitzea Enterprise anezka berregokitzea baino, merkeagoa baitzen.

1992ko maiatzaren 7an lehenbizikoz jaurti zen, eta bere aurreneko misioa matxuratua zegoen satelite bat atzeman eta orbitan berrezartzea izan zen. 1993an Hubble espazio teleskopioaren zerbitzupeko lehenbiziko misioa burutu zuen. 1997an Endeavour anezka berregokitzeko asmoz 8 hilabetetarako erretiratu zen, berregokitzapen horren barnean aire-konpromituzko sistema bat gehitu zitzaion. 1998ko abenduan Unity modulua Nazioarteko Espazio Estaziora garraiatu zuen.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu