End of Days (euskaraz Egunen Amaiera) 1999ko Peter Hyams estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza eta beldurrezko filma bat da. Bertan, Arnold Schwarzenegger, Gabriel Byrne, Kevin Pollak, Robin Tunney, Rod Steiger, Udo Kier eta CCH Pounder aktoreek antzeztu zuten.

End of Days (filma)
hainbat artistaren filma
Egilea(k)hainbat artista
Argitaratze-data1999
IzenburuaEnd of Days
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Honen izena daramaeschaton (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma, beldurrezko zinema, thrillerra, fantasiazko filma, film distopikoa eta Satanic film (en) Itzuli
Iraupena117 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Peter Hyams
Gidoigilea(k)Andrew W. Marlowe
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaPeter Hyams
Armyan Bernstein
William Borden
Marc Abraham
Thomas Bliss
Arnold Schwarzenegger





Konpainia ekoizleaBeacon Pictures (en) Itzuli
Universal Studios
[[Kategoria:Beacon Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaSteven Kemper (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Debney
Argazki-zuzendariaPeter Hyams
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Argumentu nagusiaNaturaz gaindiko fenomenoa

end-of-days.com
IMDB: tt0146675 Filmaffinity: 209649 Allocine: 21819 Rottentomatoes: m/end_of_days Mojo: endofdays Allmovie: v181132 TCM: 436248 Metacritic: movie/end-of-days TV.com: movies/end-of-days Netlix: 27996079Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1979, New York hiria, Christine York haurra jaio berri da: iragarpenen arabera etorkizunean Antikristoaren ama izango dena. Medikuetako bat Satanen jarraitzailea izanik haurtxoa suge odolez bataiatuko du.

Hogei urte beranduago, jada 1999an eta XX. mendearen amaieran, Christinek (Robin Tunney) itxura dotoreko bankari bat (Gabriel Byrne) ezagutuko du, bankari hori Satan bera delarik. Satanek ez dakiena Vatikanok bere etorreraren berri baduela da, Eliza Katolikoak Antikristoaren jaiotza nola edo hala ekidin asmoz neska gaztea hiltzeko morroiak bidali dituelarik, honela Eliza eta Deabruaren morroien arteko ezkutuko guduari hasiera emango zaio. Halere, bere buruaz beste egiteko kinka larrian dagoen eta bizitzako garai oso txarra iragaten ari den Jericho (Arnold Schwarzenegger) poliziak neska morroi horien esku hiltzetik ozta-oztaa salbatuko du, polizia neskaren babeslea bilakatu eta bere barne deabruei aurre egiteaz gain Deabruari ere aurre egin eta Mundua eta Gizateria salbatzen saiatuko da.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu