Encke banaketa Saturno planetaren A eraztunaren barnean dagoen zulo bat da.

Encke banaketa.

Banaketa Saturnoren erdigunetik 133.580 kilometroko distantzian hedatzen da, eta 325 kilometroko zabalera du. Zulo honen barnean, Pan ilargia mugitzen da, banaketa materialetik libre mantentzen duena.

Cassini-Huygens zundak hartutako irudiek zuloaren barnean oso mehe den eraztun bat dagoela erakusten dute. Ilargia bera ikusten ez den arren, bai nabaritzen dira eraztun honetan eragiten dituen uhinak.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu