Emyn Arnen (elfoeraz "Ur ondoko muinoak"), Tolkienen legendariumeko fikziozko toki bat da. Anduinen beheko ibilguaren ondoan, Minas Tirithetik gertu, aurkitzen diren muino batzuk jasotzen duten izena da. Tradizioaren arabera, handik zetorren erregearen seneskalen aurrekaria, Hurin. Faramir, azken Seneskal Erregeordea, Elessar erregeak, Ithiliengo printze eta Emyn Arneneko jaun izendatu zuen, eta hara joan zen bizitzen bere emaztearekin, Eowynekin, Eraztunaren Gerraren ondoren.