Emua (Dromaius novaehollandiae) gaur egun Australiako hegaztirik handiena da eta baita munduko bigarrena ere, ostrukaren ondoren. Dromaius bere generoan bizirik dagoen espezie bakarra da.

Emu
Paleozeno-gaur egun

Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCasuariiformes
FamiliaCasuariidae
GeneroaDromaius
Espeziea Dromaius novaehollandiae
Latham, 1790
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakemu meat (en) Itzuli eta emu oil (en) Itzuli
Masa581,2 g (pisua jaiotzean)
arra: 32,7 kg (helduen pisua)
emea: 38,3 kg (helduen pisua)
Kumaldiaren tamaina8,7
Eguneko zikloaeguneko
Genomaren kokapenadnazoo.org… eta ensembl.org…
Emu arrautza

Landaretza sarria ez dagoen tokietan bizi da, nomada izaten da eta distantzia luzeak ibiltzen ditu. Lasterkari bikaina da eta 50 km/h-tako abiadura mantendu dezake hainbat kilometrotan zehar[1]. 10-20 urte inguru bizi dira.

Deskribapena aldatu

Hegan egiten ez duen hegazti handia da emua. Bi metrotako garaiera har dezakete eta 30-45 kilogramo pisatu. Hego txikiak ditu eta hanka indartsuak, hortik korrikalari bikaina izateko moldaera. Hanketan hiru hatz ditu eta hezur kopurua murriztua du.

Gaztaina koloreko edo kolore griseko lumek estaltzen dute gorputz. Lumen puntak beltzak dira eguzkiaren erradiazioa xurgatzeko eta gorputza isolaturik fresko mantentzeko[2]. Horri esker ingurune beroetan bizi arren egunez hegazti aktiboa da. Hatsanditu egiten du eta horrek ere laguntzen du gorputzeko tenperatura mantentzen.

Lepo luzea du, erdia baino gorako lumaz estalita eta burua txikia da.

Ugalketa aldatu

Negu partean ugaltzen da, hego hemisferioan bizi denez maiatza eta ekainaren artean.

Garai horretan arrek sexu apetitoa galtzen dute eta habi latz bat eraikitzen dute belar, adar eta hostoekin lur soilaren gainean. Emeek elkartu eta handik 2 edo 3 egunetara arrautza bat edo bi jartzen ditu egunero, guztira 11 arrautza jarriz batazbeste[3]. 20 arrautzatako habiak ere ikusi dira. Arrautzak berde ilunak dira eta oskol gogorra dute. Arrautza handiak dira, oiloarenak halako 10-12, 134 x 89 mm eta 700-900 gramo artekoak[4]. Emea arrautzak jartzen hasten denean arra erruten hasten da eta ez du ez jaten, ez edaten ez eta kaka egiten ere. Zortzi astetako errunaldian gorputzeko masaren herena galtzen du. Arra erruten ari denean emeak alde egiten du beste ar batzuekin ugaltzeko. Urte oparo batean emea hiru aldiz ugaltzera iristen da[5].

56 egun pasa ondoren jaiotzen dira txitak[3]. 25 cm-ko garaiera dute eta gaztaina kolorekoak dira. lerro argi batzuk ere badituzte. Arrek 18 hilabetez zaintzen dituzte eta elikagaia bilatzen erakusten diete.

Azpiespezieak aldatu

D. novaehollandiae novaehollandiae (Latham, 1790)[6]
D. novaehollandiae woodwardi
D. novaehollandiae rothschildi
D. novaehollandiae diemenensis (Le Souef, 1907)[6] (Tasmaniar emu)

Erreferentziak aldatu

  1. Davies, S. J. J. F.. (1963). Emus. Australian Natural History, 14:225-29. or..
  2. Patak, A. E.; Baldwin, J.. (1998-10). «Pelvic limb musculature in the emu Dromaius novaehollandiae (Aves: Struthioniformes: Dromaiidae): adaptations to high-speed running» Journal of Morphology 238 (1): 23–37.  doi:10.1002/(SICI)1097-4687(199810)238:1<23::AID-JMOR2>3.0.CO;2-O. ISSN 0362-2525. PMID 9768501. (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  3. a b «Dromaius novaehollandiae (Emu)» bioweb.uwlax.edu (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  4. Reader's digest complete book of Australian birds.. (2nd rev. ed. argitaraldia) Reader's Digest Services 1978 ISBN 0-909486-63-8. PMC 27593564. (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  5. Proceedings of the 16th International Ornithological Congress, Canberra, Australia, 12-17 August, 1974. Australian Academy of Science 1976 ISBN 0-85847-038-1. PMC 3214378. (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  6. a b Brands, Sheila. (2008-8-14). Systema Naturae 2000 / Classification, Dromaius novaehollandiae. in: Project: The Taxonomicon..