Empar Pineda Erdozia[1] (Hernani, 1944 -) Euskal Herrian jaio, Katalunian hazi eta Madrilen bizi den militante komunista, feminista eta lesbiana da.

Empar Pineda

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmparo Pineda Erdozia
JaiotzaHernani, 1944 (79/80 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaBartzelona
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
KidetzaCommunist Youth Union of Spain (en) Itzuli
Mugimenduafeminismoa
LGBTa
political lesbianism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Biografia aldatu

Sei anai-arrebako familian hazi zen, amarekin euskaraz hitz egiten zuten, harakina zen, eta aita, tratantea. Aitonarekin harreman estua zuen; gizonak ezagutza handiak zituen landareen eta ukenduen ahalmen sendatzaileari buruz, eta politikoki oso bizia zen. Horrek Emparren errebeldia goiztiarra piztu zuen. [2]Bere ama pontekoa izeba Amparo zen, eta horregatik jarri zioten Amparo. Bartzelonara bizitzera joan zenean, Ampar deitzen hasi ziren, Empar idatzita. Hori baino lehengo, 1964. urtean Madrilera joan zen ikastera Euskal Herrian unibertsitate publikorik ez zegoelako. Filologia erromanikoa ikasi zuen.

Aktibista komunista aldatu

Unibertsitatean Falangearen sindikatuaren kontra aktibo aritu zen Sindikatu Demokratikoa lortzeko.[3] Aldi berean, nazionalitateen batzordeen antolaketan parte hartu zuen Euskadi, Katalunia edo Galiziako jendearekin, Estatuko nazionalitate desberdinak aldarrikatzeko. Hamabi hilabetetan, Unibertsitate Konplutentsetik bota zuten, Bartzelonan matrikulatzea debekatu zioten eta Salamanca eta Oviedo artean amaitu behar izan zituen ikasketak. Bueltan, makina bat lan txikiren artean, gazta edo liburu saltzaile gisa edo inkestak egiten ibili zen eta 1969an Komunisten Federazioaren sortzaile bihurtu zen. ETAren eszisio talde batekin elkartu ziren: Eugenio del Ríoren Mugimendu Komunistarekin. Eta horren ondorioz Donostiako Martuteneko espetxean egon zen.[4]

1974ean Bartzelonara bidali zuten eta Frankismoaren azken urteetan Kataluniako Mugimendu Komunistako buruzagia izan zen eta alderdi horren ordezkaria izan zen Assemblea de Catalunyan. Mugimendu antifrankistan, abortatzeko eskubidearen alde, LGTBI komunitatearen eskubideen alde; alor askotan aktibista izan da urte haietatik[5].

Aktibista feminista aldatu

Bartzelonara iritsi eta berehala 1975. urtea 'Emakumearen Nazioarteko Urtea' izendatu zuen NBEk, mundu mailako mugimendu feministaren sorrera ekarri zuena. Franco hil ondoren, 1976ko maiatzean Jornades Catalanes de la Dona antolatu ziren Bartzelonan. 3.000 emakume elkartuz. Pinedak feminismoaren arloan Kataluniako koordinakunde feminista sortzen lagundu zuen eta Madrilgo Abortatzeko Eskubidearen aldeko Batzordearen sortzaileetakoa izan zen. Beste ahots feminista batzuk sarearen eleduna eta Talasa argitaletxeko Hablan las mujeres bildumaren zuzendaria da. Urte luzez Isadora klinikan lan egin zuen, borondatezko abortuak egiten zituen aurreneko kliniketako bat.[3][4]

Milaka emakumezkok egin dute bat borroka feministarekin, mobilizazioak ikaragarriak izan dira, eta emakumezko sektore berriak sartu dira: emakumezko transexualak, emakumezko arrazializatuak, etxeko langileak, prostitutak... Horiek guztiak zabaldu egiten dute subjektu feminista. Eta sartu dira gizonezko sektore batzuk ere, kausa feminista haiei ere badagokiela ohartuta.[3]

Aktibista lesbiana aldatu

Pinedak gaztetatik emakumeekin harremanak izan zituen eta unibertsitate garaian hartu zuen lesbiana izatearen kontzientzia.[3] Feminismora iritsi ondoren, emakumeak baztertuta eta heterosexualitatea normaltasun gisa egituratutako gizarte bat bizitzearen kontzientzia hartu zuen. [6] Orduan erabaki zuen bere lesbianismoa publiko egitea. 80. hamarkadan Jordi Petit homosexual katalan historikoarekin agertu zen Espainiako Telebistaren lehen katean, psikiatra erreakzionario baten eta alderdi karlistaren kide baten aurrean eztabaidatzen. Beranduago, Interviu aldizkarian agertu zen lehen lesbiana izan zen Soy lesbiana porque sí’ ('Lesbiana naiz, ahatik') elkarrizketan eta agerpen publiko horien ondorioz oihartzun mediatikoa izan zuen.[4]

1977an, gay, lesbiana eta transexualen eskubide eta askatasunetan eginiko aurrerapenaren lekuko izan zen. Hain zuzen, 1977an Madrilgo Gay Harrotasunaren Egunaren lehen manifestazioan pankartari eutsi zion. 1981ean, Madrilgo Feminista Lesbianen Kolektiboaren sortzaileetako bat izan zen, eta Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Batzordearen sorreran ere parte hartu zuen.[2]

Feminismoa deskubritzea, nire borrokalari, justiziagile eta askatzaile sena, nire emakume izaera eta eta nire lesbiana izaeaa uztartzeko eta bideratzeko modua aurkitzea izan zen.[7]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2008an Creu de Sant Jordi eman zioten, baina sari horri uko publikoa egin zion 2011n[8].
  • 2012an, Gehitu elkartearen Zilarrezko Gehitu sariak, eta Hernaniar Bikainaren saria herriko udalak.
  • 2020an, Enpar Pineda Erdozia. Gorputzak hala eskatuta liburua argitaratu zen Hernanin, Kattalin Minerrek idatzitako biografia bat[5].

Lanak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Jaiotzaz "Amparo"; katalanez Pineda i Erdozia.
  2. a b «EMPAR-PINEDA-Biografia - berdintasuna-direccionparalaigualdad - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» berdintasuna-direccionparalaigualdad (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  3. a b c d Sarriegi, Enekoitz Telleria. ««Feminismoari buruzko eztabaida polarizatu egin da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  4. a b c «Empar Pineda, “lesbiana porque sí”» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  5. a b Agirre, Maider Galardi F.. «Oroimenak eskatu duena» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  6. (Gaztelaniaz) BARCELONA, HELENA LÓPEZ /. (2017-06-27). «"Para Franco las lesbianas no existíamos"» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  7. «'Ez gaude feminismo errebantxista eta ukatzailearen alde'» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  8. (Gaztelaniaz) «DECLARACIÓN CONJUNTA DE EMPAR PINEDA I DE JORDI PETIT: Renuncian a llevar la Creu de Sant Jordi» La República Chueca - Grupo LGTB del PSOE-M 2011-04-19 (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).

Kanpo estekak aldatu